«Arte ahaztua», Ane Solis
Iritzia
Ane Solis Enzunza
BINKE / 2021eko martxoa
Arte ahaztua
Batzuetan galdetzen diot neure buruari zer espero dudan historiatik, hainbeste mendeko zapalkuntzaren ondoren. Argi dut historiaren errelato handi bat gizonek idatzi dutela, baina honek ez du esan nahi haiena denik. Emakumea artearen objektu gisa ulertu da beti, baina, noiztik izan gara subjektu?
Debekuak tarteko, emakumea beti aritu da sorkuntzaren bueltan. Are gehiago, gizonen sorkuntza handi gehienen atzetik beti aurki daiteke emakume bat ondoan, edo emakume batek arinago sortutako lan baten kopia huts bat baino ez da hau. Esaterako, Kandinsky abstrakzioaren aita bezala ezagutzen den arren, sortzailea Hilma af Klint da. Zer dela eta jarraitzen digute historia gaizki irakasten? Gaurko eszena urrats txikietan hobetzen ari bada ere, hau ez da nahikoa.
Hemen Guerrilla Girlsen galdera: biluzik egon behar al dute emakumeek METera sartzeko? Artisten %5 baino gutxiago emakumeak dira, baina biluzien %85 emeak. Gainera, Arte Ederretako fakultateetatik %70 emakumeak izan arren, arte garaikideko azoketan lanen %25ek soilik daramate haien sinadura.
Ez dago arterik emakume sortzailerik gabe, eta beharrezkoa da honi merezi duen boza ematea.