«Kukua, noiz arte?», Ainara Artetxe
Ainara Artetxe ArrienBINKE / 2016ko apirila Kukua, noiz arte? Horra hor goiko hariztitxu baten/kukuak umiak egin ditu aurten», dio ikasi berri dudan kantu zaharrak. Kostako zaio, bada, «hariztitxu» bat aurkitzea Galdakaon! Iazkoa lurzoruen urte izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak, euren garrantzia aldarrikatze aldera. Eta benetan, eskertu dut «Tokiko Agenda 21»ean lurralde antolamendua eta lurzoruaren babesa kontuan hartu izana, idaztetik egitera aldea egon litekeen arren. Izan ere, gero eta lurzoru gehiago itotzen dugu asfalto edo zementutan (Galdakaon ia %20). Gure etxerako bidean nabarmena da: erdigunetik Elexalderantz joan da grisa hedatzen. Zabaleako txaletak, Aldatze Bidekoak, Elexaldeko plazakoak… azal berde, muin gris! Ez