«Argazkiak», Ainhoa Soto
Ainhoa Soto RuizBINKE / 2017ko martxoa Argazkiak Argazkiak. Momentu, bizipen eta oroitzapenen erregistroa, nahi bestetan begiratu ditzakegunak. Argazkiek mundua aldatu zuten. Oraindik ere aldatzen dute. Egun, edonork mugikorrean izan ditzakeen elementu dira, berezitasunetik ohikotasunera igaro direnak, begiekin ikusten dugun errealitatea pantaila batean erakusten dutenak. Photoshopeatutako argazki perfektuak, idilikoak, postureatzekoak, guztiz eraldatutako errealitatea erakusten dutenak, begiekin ikusten ez dugun errealitatea irudikatzen dutenak, 100 saiakeretan azkena. Argazkien makroekoizpen eta kontsumoa. Informazioaren gizarteko fidelenek argazkiak gorde eta gorde, ukituak eman eta eraldatu egiten dituzte, inoiz berriro ikustean momentua bizi izan zutenaren itxura emateko, sareko lagunei momentu perfektu hori erakusteko. Hori da orain argazki