«Salatu aurretik», Eulogio Milikua
Eulogio Milikua MendozaBINKE / 2017ko ekaina Duela urte pare bat inguru, Eusko Jaurlaritzak Berria egunkariari murriztutako diru laguntzak salatzeko eskaera heldu zitzaidan. Aurreneko momentuan salaketarekin bat egin nuen baina «senak» itxaroteko esan zidan. Berria egunkaria komunikazio alorreko beste negozio bat den ikuspegitik, zer nolako faborea egiten diogu erakunde publikoen diru-laguntzen menpekotasuna defendatzean? Ez litzateke egokiagoa izango bezero, bazkide edo harpideduna egitea ekonomikoki negozio bideragarria izateko? Zein da euskarari ematen diogun balioa? Sentimentala bakarrik? Duela hilabete batzuk, Binken, Galdakaoko biztanleriaren %65ak euskara jakin edo eta ulertzen duela aipatzen zen eta horietatik %11k euskara darabilela beraien egunerokotasunean. Nolako eragin ekonomikoa izango luke