Usansolo

Desanexio Eguna ospatuko du Usansolok urriaren 23an

2021-10-14
LurraldetasunaBINKE / 2021eko urria Desanexio Eguna ospatuko du Usansolok urriaren 23an TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansoloren segregazioaz erabakia hartzen duten bitartean, «desanexio sentimendua itzalita ez dagoala» aldarrikatzeko eguna antolatu du Usansolo Herriak datorren urriaren 23rako. Usansoloren segregazio prozesua Bizkaiko Batzar Nagusien «teilatuan» dagoela iragarri zuen Monika Mena Usansolo Herria plataformako bozeramaileak, uztailaren 30ean Bizkaiko Herritarren Batzordetik irten berritan zela Agustin Aizpuru eta Jabi Aurrekin batera. Prentsaurreko horretan, UHko kideak pozik agertu ziren, 30 urte baino gehiagoko prozesua azaldu eta alderdiei babesa eskatzera joan ziralako. Eskatu eta jaso egin zuten babes hori, Menak azaldu zuen bezala:

Bizkaiko alderdi guztien ahozko babesa jaso du Usansoloren segregazioak

2021-07-30
PolitikaBINKE / 2021eko uztaila Bizkaiko alderdi guztien ahozko babesa jaso du Usansoloren segregazioak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Usansoloren segregazio prozesuak Bizkaiko Batzar Nagusietarako jauzia egin berritan, UH-ko hiru kide erakunde honetako Herritarren Batzordean izan dira gaur, «prozesuaren barri emon eta euren babesa jasotzeko». «Oso pozik» irten dira bileratik, alderdi guztien babesa jaso baitute. Galdakaoko Udalean Usansoloren segregazio prozesuaren memoria eta baldintzak adosteko osatu zen Batzorde Mistoak bere lana bete zuen uztailaren 15ean, eta argi berdea eman zion Udaletik Bizkaiko Batzar Nagusietarako pausoa emateari. Bizkaiko Batzar Nagusiek erabaki beharko dute orain, Batzorde Mistoak egindako memoria txosten hori eskutan, Usansoloren

Laresgoiti eta Navarro: «Emakumeen pilota taldea sortu gura dugu Usansolon»

2021-04-16
Oihana Laresgoiti eta Ainara Navarro, esku-pilotariakBINKE / 2021eko apirila «Emakumeen pilota taldea sortu gura dugu Usansolon» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Esku-pilotan, eta nerabezarotik aurrera, Usansolon emakumeek taldean entrenatzeko aukerarik ez dutelakoan, Oihanak eta Ainarak emakumeen pilota taldea sortu gura dute; horrela, alabentzako ere eredu izango dira. Duela hilabete helarazi zioten Oihana Laresgoitik (Bilbo, 1980) eta Ainara Navarrok (Bilbo, 1986) Binkeri emakume pilotarien taldea sortu nahi zutela Usansolon. Hilabete beranduago, haiekin bildu gara. Nortzuk zarete eta zer dakarzue esku artean? Ainara Navarro eta Oihana Laresgoiti gara, Usansolon bizi garen bi emakume. Zaletasun desberdinak baditugu ere, komunean dugu pilota.

Gorosibaik Usansologandik desanexionatu gura du | AGINKE!

2021-04-15
Gorosibaiko auzotarrek Usansologandik desaxionatu eta galdakoztarrak izan gura dute. Modu horretan, Eraikuntza eta Eraispen Honadakinen instalazioaren kontrako sinadura bilketan arrakasta gehiago izango dutenaren esperantza dute. Galdakoztarrak bestela ez omen dira mugimenduan inplikatuko. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Usansolon erroldatzeko deia egin du UHk, «Aldundiak inposatu gura duen Espainiako legeari aurre egiteko»

2021-03-27
LurraldetasunaBINKE / 2021eko martxoa Usansolon erroldatzeko deia egin du UHk, «Aldundiak inposatu gura duen Espainiako legeari aurre egiteko» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Anton Arana Usansolo udalerri independente izatearen eskumena Bizkaiko Foru Aldundiarena bada ere, erakunde hau «Espainiako legea inposatzen» dabilela salatu du gaur Usansolo Herriak, 5.000 biztanle izan behar izatearena. Horregatik gaur, Usansolon bizi direnei bertan erroldatzeko deia egin diete. Kalejiran eta zanpantzarrek gidatutako manifestazio batekin eman du gaur UHk Usansoloren segregazio prozesuaren berri, «Usansoloko legea foru araua da, erroldatu zaitez» lemapean. Monika Menak —Usansoloren prozesuaren UHren bozeramaileak— gaurko ekitaldian aldarrikatu duen bezala «berdeak erakusten dauan esperantzan eta alaitasunean» egin
1 31 32 33