Berdintasunerako zortzi ikastaro ezberdin antolatuko dira urritik abendura
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Izusek
Urritik abendura astero eskainiko diren ikastaro eta tailerrak antolatuko dira Galdakaon, Usansolon eta Aperribaien. Ordu eta erdiko saioak izango dira eta zortzi gai ezberdin landuko dituzte feminismoa oinarritzat hartuta. Gaurtik hasita egin daiteke aurreinskripzioa.
Urritik abendura iraungo duten Berdintasuna lantzeko ikastaro eta tailerrak antolatuko ditu Galdakaoko Udaleko Berdintasun Arloak. Galdakaon zortzi eskainiko dira, Usansolon bi eta Aperribaien bat. Gaurtik hasita datorren barikura arte, urriak 14, egin daiteke aurreinskripzioa.
Ikastaro guztiak eskainiko dira urritik abendura, hain zuzen ere, urriaren 24ko astetik aurrera. Eta guztiak antolatuko dira era berean, 12 ordu 8 saiotan, hau da, ordu bat eta erdiko saioak izango dira, beraz, azken astea abenduaren 12koa izango da.
Tailer guztien prezioa 10 eurokoa izango da, kuota murriztuak dituzten pertsonentsako izan ezik —diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat eta langabezian daudenentzat 5 euro izango dira—.
Aurreinskripzioa egiteko, baldintza batzuk bete beharko dira; 16 urtetik gorako emakumeei dago zuzenduta eta pertsona bakoitzak 2 ikastarotan bakarrik eman dezake izena —kasu honetan, lehentasuneko ordena adierazi beharko da inskripzioan—. Gainera, Galdakaon erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna.
Aurreinskripzioa
Urriaren 3tik 14ra
Torrezabal Kultur Etxean, Txapelenan eta Udalaren webgunean —www.galdakao.eus—
Onartuen zerrenda urriaren 18tik aurrera argitaratuko da.
Ohikoa den bezala, plazak adjudikatzeko eta itxaron-zerrenda ordena ezartzeko, zozketa egingo da. Zozketa horren emaitzak, Torrezabal Kultur Etxean eta Udalaren webgunean argitaratuko dira, hala ere, onartutako pertsonek, SMS edo posta elektronikoa jasoko dute.
Hemen batu du Binkek eskaintza guztia:
Galdakao | Torrezabal Kultur Etxean
Solasaldi lilak
Gai ezberdinei buruzko solasaldiak izango dira, feminismoa erreferentziatzat hartuta eta diskurtso nagusiek inposatutako hizkuntza eraldatzeko helburuarekin. Gaurkotasunari buruz hausnartuko da, bakoitzak bere iritzia emanez.
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Astelehenetan, 10:00 – 11:30
Irakaslea: Maite Sáenz
Gure gorputzak gustatzen zaizkigu?
Bakoitzaren gorputza ezagutu eta onartzeko bidaia proposatzen da tailer honetan; edertasun kanonak aztertuz, dibertsitatea, gaztetasuna, lodifobia…
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Eguaztenetan, 10:00 – 11:30
Irakaslea: Yolanda García
Hango eta hemengo emakumeak esperientziak partekatzen
Errealitate ezberdinetara hurbiltzea, gizarte feminista baten alde. Beste herrialde batzutako egoerak ezagutu eta aztertuko dira; Mexiko, Bolivia, India, Japonia…
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Martitzenetan, 18:30 – 20:00
Irakaslea: Maite Sáenz
Osasuna eta emozioen kudeaketa
Oinarrizko emozioak aztertuko dira, horien atzean zer pentsamendu dauden ikusteko. Sufrimendua, umorea, autoezagutza, harremanak… landuko dira.
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Eguaztenetan, 17:30 – 19:00
Irakaslea: Nuria Sorli
Pelbis-zorua indartuz
Pelbis-zoruaren anatomia eta fisiologia ezagutzeak, patologia edo disfuntzio asko ulertzen laguntzen du. Autoezagutza eta autozainketarako lan teoriko-praktikoa egingo da.
Gazteleraz:
Ordutegia: Eguaztenetan, 18:00 – 19:30
Irakaslea: Laura Sirotich
Euskaraz:
Ordutegia: Eguaztenetan, 19:30 – 21:00
Irakaslea: Josune Martinez
Ama izan ala ez izan, zer nahi dugu emakumeok gaur?
«Ama izateak gehitu egin behar du, ez kendu». Amatasun tradizionalak, mitoak, familia-eredu berriak, eta abar hausnartuko dira, irtenbide politiko, legegile eta sozialak bilatuz.
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Eguaztenetan, 19:00 – 20:30
Irakaslea: Oihane Barandiaran
Gure emakume arbasoen jakintzak berreskuratzen
Emakumeen gaitasunak, ezagutza intuitiboa, jakinduria iturriak, landareen eta naturako elementuen bidez sendatzeko ahalmena, erritualak… Gure arbasoen jakinduria Euskal Herrian eta munduan.
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Martitzenetan, 19:30 – 21:00
Irakaslea: Yolanda García
Artearen bidez ahaldunduz
Emakume artisten lanen bidez emakumeari eta femeninoari buruzko ideia berriak zabaltzen saiatzen dira, estereotipoez eta gizarte- eta kultura-eraikuntzez jabetuta.
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Eguenetan, 19:30 – 21:00
Irakaslea: Isabel López
Usansolo | Txapelenan
Solasaldi lilak
Gai ezberdinei buruzko solasaldiak izango dira, feminismoa erreferentziatzat hartuta eta diskurtso nagusiek inposatutako hizkuntza eraldatzeko helburuarekin. Gaurkotasunari buruz hausnartuko da, bakoitzak bere iritzia emanez.
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Astelehenetan, 16:00 – 17:30
Irakaslea: Maite Sáenz
Osasuna eta emozioen kudeaketa
Oinarrizko emozioak aztertuko dira, horien atzean zer pentsamendu dauden ikusteko. Sufrimendua, umorea, autoezagutza, harremanak… landuko dira.
Euskaraz edo Gazteleraz —aurreinskripzioan aukeratu behar da hizkuntza—
Ordutegia: Martitzenetan, 16:00 – 17:30
Irakaslea: Nuria Sorli
Aperribai