Beste autobus markesina bat jarri dute Juan Bautista Uriarte kalean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Galdakaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako akordio bati esker, beste markesina bat jarri dute Juan Bautista Uriarte kalean. Zehazki, 24. zenbakian kokatuta dagoen autobus geltokian ezarri dute, Elexalderako norabidean.
Udalak «Galdakao egunero eroso bizitzeko herria izan dadin» lortu nahi du eta horretarako «neurri handi eta txikiak lantzen ari da». Hauen baitan, Juan Bautista Uriarte kalean beste markesina bat jarri du.
Juan Bautista Uriarte kaleko 24. zenbakian kokatuta dagoen autobus geltokian jarri da markesina eta Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako akordio bati esker gauzatu da proiektua.
Galdakaoko Udalak espaloia handitu eta gunea egokitzeko lanak beregain hartu ditu, udal langileek egin dituzte lan horiek, eta Aldundiak markesina jarri du.