‘Bilbon dabil Gabriel Aresti’ ibilaldia antolatuko du Leidu Irakurketa Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Leidu Irakurketa Talde galdakoztarrak ‘Bilbon dabil Gabriel Aresti’ ibilaldia antolatuko du ekainaren 10an hirian zehar. Saio honetan Bilboren inguruko hausnarketa egingo dute parte-hartzaileek, idazlearen obraren bitartez.
Karmelo Landak idatzia eta BilbaoArten diseinatu eta maketatua, Bilboko kaleetatik ibilbidea egiten du ‘Bilbon dabil Gabriel Aresti’ liburuak. Gabriel Aresti idazleak bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira lan honetan eta horiekin Bilbo sakon ezagutzeko gida bat osatu du Landak.
Liburu hau oinarri hartuta, Bilbotik ibilbidea antolatu du Leidu Irakurketa Talde galdakoztarrak. Ekainaren 10an izango da eta Bilboko Pio Paroja plazatik abiatuko dira 10:00etan.
Beharrezkoa da aurretik izena ematea eta 617959862 WhatsAppera idatziz egin daiteke, 10 euroko prezioan.