Txaro Larrazabal (ezker), eta Oihana Aldasoro eta Maia (eskuin) Binkekideak Kantu Koloreren «Esna zaitez» azken diska Mikel Leibarren eskutik jasotzeko unean!
Enrike Hernaez (ezker, Matxalen Hernaezen ordezkari) eta Alaitz Uribarri (eskuin) Xabier harakinarekin, berak eskainitako produktu sortak jasotzeko unean. Zorionak eta on egin!
Gorane Euba (ezker, alabekin) eta Silvia Arnaiz (eskuin) izan dira urriko Binkekideen zozketaren irabazleak. Bizi Musika kontzertu-zikloaren baitan Andra Mari Dantza Taldeak antolatutako Izaro kantariaren kontzerturako bina sarrera irabazi dituzte. Argazkian, Oiana Telleria (erdian) Andra Mariko kidearekin batera, gonbidapenak jasotzerako orduan.
Esti Carracedo (ezker) eta Karmele Arrieta (eskuin) Binkekideak izan dira iraileko zenbakiko saridunak. Roquechar dendako produktu-sorta bana irabazi zuten, eta dendaren jabe den Roberto San Joserekin ageri dira argazkian, saria jasotzerako orduan. On egin eta zorionak, neskak!