«Bizimodu osasuntsua», Paule Goioaga
Iritzia
Paule Goioaga Lores
BINKE / 2021eko ekaina
Bizimodu osasuntsua
Bizimodu osasuntsua izatea denok helburutzat hartzen dugun zerbait da. Baina zergatik ez dugu denok bizimodu osasuntsua jarraitzen? Uste duguna baino zailagoa al da?
Lehenik eta behin, «bizimodu osasuntsua» hitza entzutean, burura datorkigun lehenengo kontzeptua janari osasuntsua da, hala nola, frutak eta barazkiak. Baina egia esan, bizimodu osasuntsua jarraitzeak ez du osasuntsu jatea bakarrik adierazten. Hau da, ariketa fisikoa egiteak zure bizimoduan eragin asko izan dezake, horregatik, oso garrantzitsua da astean gutxienez hiru egunez praktikatzea.
Bestalde, horrela pentsatu ez arren, osasun mentala osasun fisikoa bezain garrantzitsua da. Beraz, fisikoki sasoian egon arren, psikologikoki gaixorik baldin bazaude, ez zenuke bizimodu osasuntsua izango.
Horretaz gain, jende gehienak bizimodu osasuntsuari ez eusteko arrazoi nagusia produktu osasuntsuen eskasia izan liteke baita prezioa ere, hau da, bizimodu hau jarraitzeko beharrezkoak diren produktu gutxi daude eta jende askorentzat oso garestiak dira.
Nire ustez, gizarteak modu osasuntsuan elikatu ahal izateko, produktu ultraprozesatuen ordez, produktu osasungarri gehiago ekarri beharko lituzke. Gainera, produktu osasungarrien prezioa asko jaitsi beharko litzateke, elikagai horiek denon eskura egon daitezen.
Hau guztia kontuan hartuz, bizimodu osasuntsua izateko, argi izan behar dituzu ondorengo adierazpenak: hasteko, modu osasunean elikatzeko, diru gehiago gastatu beharko duzu. Bestalde, ondo elikatzeaz gain, ezinbestekoa da kirola astean 3-4 egunez praktikatzea. Eta azkenik, gogoan izan osasun psikologikoa osasun fisikoa bezain garrantzitsua dela, beraz, ez ahaztu zure osasun mentala zaintzea.