EGITARAUA | Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatuko du bihar Galdakaok
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan eta Galdakaok ere bat egingo du hitzorduarekin. Hainbat ekintza antolatuko da egunean zehar eta hemen batu ditugu guztiak.
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Galdakaok aurten ere, eta ohi dutenez, egitarau berezia prestatuko dute martxoan zehar Galdakaoko Udalak eta mugimendu feministak, BINKEk jaso zuen moduan.
Bihar ordea, Emakumeen Nazioarteko Egunean, aldarrikapen berezia egingo dute ekintza ezberdinen bitartez. Goizean hasiko dira eta arratsaldean bukatuko dute, Bilboko manifestazioan parte hartzeko deiarekin. Honetan, «Gure bizitzekin, negozioak ez» lelopean, emakumeek beren egunerokoan jasaten dituzten indarkeria motetan jarriko dute arreta.
Hemen batu dugu bihar, martxoak 8, Galdakaon antolatuko diren ekintza guztiak:
9:00 Gosari kolektiboa, Eroski azpiko aterpean
9:30 Kale mozketa
10:00 Herria apaindu
11:00 Mural margoketa
13:00 Manifestazioa udaletxetik
14:00 Tupper bazkaria, Plaza Gorriko aterpean
19:00 Manifestazioa Bilbon