Eguzkibegik konfiantzaren pedagogia euskalduna du ardatz | Publierreportajea
Publierreportajea
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola
BINKE / 2021eko azaroa
Eguzkibegik konfiantzaren pedagogia euskalduna du ardatz
Eguzkibegi Ikastola gurasoen kooperatiba bat da. Beste Ikastola guztien antzera, herriaren eraginez sortua, hezkuntz alternatiba bezala, euskara izanik bere identitate muin eta ardatz. Ikastolen Elkartearen barruan dago eta itunpeko zentru bat da.
Zatoz gu ezagutzera!
Azaroaren 28an
idazkaria@eguzkibegi.net
944560264
Ikastolan, Haur hezkuntza (0 urte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (16 urte) bitarteko ikasleak hezten ditugu. Gero, etapa hauei jarraipena emateko, Ibaizabal Ikastola (batxilergoa) eta Harrobia Ikastolarekin (lanbide heziketa) bazkidetuta dago gure ikastola.
Baloreetan oinarritutako hezkuntza bat bultzaten dugu, aniztasuna errespetatuz eta hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea bultzatuz. Hezkuntza proiektua, kalitatea hobetzearen bidean, denboraren berezitasunetara egokitzen joan da. Eguzkibegi Ikastolan, ikasleen ongizatea ardatz izanik, eredu pedagogiko propio bat garatu dugu Ikastolen Elkartearen laguntzarekin: konfiantzaren pedagogia eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza —KIMU eta EKI proiektuen bidez—. Horrez gain, elkarbizitza sustatu eta eskola jazarpena ekiditeko KIVA programa finlandiarra daukagu.
Etapa guztietan, baina bereziki Haur hezkuntzan, haurrak berezkoa dauka persona gisa garatu eta zoriontsu izateko ahalmena, eta ikastolan, ikaslearen gaitasun horiek landu eta garatzeko, espazio natural, euskaldun eta aberats bat sustatzen dugu, haurren interakzioa eta autonomia lantzen dituena. Ikastolaren kokapena dela eta, naturarekin kontaktuan beraien jolasa eraikitzeko aukera ematen zaie eta horrela, eginez eta gozatuz, esperimentatu, behatu eta ikasi egiten dute.
Konfiantzaren pedagogian, urteetan ikastolako langileek formazio saioak jaso dituzte haur psikiatrian eta psikologian aditua den Rafael Cristobalen eskutik. Metodologia honi esker, haur eta gazteek euren buruarengan eta inguruarengan segurtasuna eta konfiantza eraikitzen dute eta horrela bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak garatzen dituzte. Izan ere, hau da ikastolaren egitekoa: gure ikasleek bere buruarengan sinesmena izan dezaten konfiantza ematea.
Hau da, ikaslearen konfiantza eraikitzeko hezitzaileen oinarrizko lana baldintza egokiak sortzea da. Hurbileko eta kalitatezko zaintza, behaketa eta sentikortasuna funtsezkoak dira, eta lorpen honetarako hezitzaile eta guraso/tutoreen arteko harreman sendoa eta hurbilekoa eraikitzen dugu. Honi esker, ikasleek bizitzaren egunerokotasunerako ezinbestekoak diren gaitasunak modu aberasgarri batean garatzen dituzte eta horrela, autonomia garatuz eta elkarbizitzarako oinarriak ezarriz, ikaslearen motibazio positiboa lortzen dugu.