Eguzkibegiko bi mikroipuin
Euskara
BINKE / 2022ko urtarrila
Eguzkibegiko bi mikroipuin
Euskararen Nazioarteko Egunean aurkeztu zuen Eguzkibegi Ikastolak, lehenengoz, DBHrako mikroipuin lehiaketa. Ziklo bakoitzerako bina sari izan ziren leihan: Elkar argitaletxean inbertitzeko 50€ko txartela eta mikroipun irabazleak Binken argitaratzeko aukera. Honaxe ba bi ipuin irabazleak! Zorionak!
Liburu berdea
Uxue Rasche (DBH 1)
Atea ireki eta hantxe ikusi zuen alaba.
— Gustoko duzu maitea?— galdetu zuen amak.
— Ez.— erantzun zuen haserre, eta ohera bota zen. Orduak pasatu ziren eta logelatik noraezean zebilen. Liburuz betetako apaletan zerbait interesgarria zegoen begiratu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu. Esperantza galduta zeukanean, liburu marroi zaharren artean, berde intentsu bateko liburu bat aurkitu zuen. Jakin-minez, liburua hartu zuen. Han pertsonaia arraro batzuen inguruan hitz egiten zen eta haien istorioaz gain, argazkiak ere bazeuden. Gau osoa eman zuen irakurtzen.
Hurrengo egunean, etxea arakatzen hasi zen eta korridore luze horietako batean, pertsonaia arraro horien argazkiak ikusi zituen. Neska harritu egin zen eta mota horretako liburu gehiago irakurri zituen. Denborarekin, liburuko edozein pertsonaia bat izan ahal zela konturatu zen. Hori lortzeko pausoak ematen hasi eta bapatean bere neba sartu zen gelan. Liburua lapurtu zion eta gure protagonista, urduri jarri zen. Orduan, bere neba bultzatu zuen, atzean leiho zabal bat zegoela konturatu gabe…
Etsaia eta ni
Aimar Gomez eta Aingeru Rasche (DBH 4)
Atea ireki eta hantxe ikusi zuen bere etsai nagusia. Gelara sartu bezain pronto, etsaiak berarengan finkatu zuen hainbeste gorroto zuen begirada hura. Begi nekatu eta gorri horiek zuzen-zuzen begiratzen zuten. Egun hartan alkandora zuria janzten zuen, fraka marroi eta korbata beltzarekin batera. Ile hori gehiegi orraztuek eta lurrin usain indartsuak pertsonaia osatzen zuten.
Etsaiak beti lortzen zuen bestearen bizitza izorratzea, eta momentu horretan hark egindako guztia gogoratu zuen: institutuan azterketa bat ere ez gainditzea, beraren lehenengo amodioa hondatzea, familiako kideekin arazoak izatea, autoarekin izan zuen istripua, bost enpresa desberdinetik kaleratua izatea, inork ez bera maitatzea, eta esku artean zuen pistola erosteko beharra izatea, noski, beste gauza guztietaz gain, haren errua zen.
Negar zotinka deskubritu zuen bere burua, eta etsaiari aurpegira segundo bat ere ez begiratu ezin zuelakoan, tiro egin zion baldokian. Betikolez beranduegi konturatu zen etsaiak irabazi zuela, edo gutxienez hori antzematen zuten ispiluan agertu ziren odol orbanek.