
Eider Murgia crossfit-eko kirolaria fitxatu du Akon markak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Eider Murgiak bidalitakoa
Akon Fitness markak Eider Murgia crossfit-eko kirolari galdakoztarra fitxatu du. Enpresa hau indar-ekipamenduan eta fitness materialean espezializatua dago.
Eider Murgia galdakoztarra crossfit-aren munduan murgildu zen duela urte batzuk eta ordutik hainbat lehiaketetan parte hartu du, emaitza onak lortuz. Murgiak BINKEri aitortu zion moduan, «azkenaldian lagun taldeetan asko eman ohi den modalitatea da, eta, nire kuadrilako bi apuntatu zirenez, animatu egin nintzen frogatzera».
Hasi zenetik lortutako emaitzen harira, kirolari galdakoztarra fitxatu du Akon Fitnessek, markak bere sare sozialetan duela egun batzuk ezagutarazi duenez.
Akon Fitness indar-ekipamenduaren eta fitness materialaren fabrikazioan eta salmentan espezializatutako konpainia espainiarra da. Daniel Garciak eta Carlos Huertak sortu zuten 2020an eta crossfit-aren sektoreko enpresa nagusietako bat bihurtu da urte gutxitan.