BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

      2025-06-02
      0
    • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

      2025-06-02
      0
    • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

      2025-06-02
      0
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Elkarlaguntza Sarea: «Gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzea da gure helburua»

Elkarlaguntza Sarea: «Gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzea da gure helburua»

Binke
2019-02-22
895
0

Elkarlaguntza sarea
BINKE / 2019ko otsaila

«Gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzea da gure helburua»

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Supermerkatuan erosi ala hurbilekoa? Kanpoko produktuak ala bertakoak? Esplotazioa sustatu ala elikadura duina bermatu? Jokabide horien artean erabakitzea ez da erraza, eta bide hori erraztea du helburu otsailaren 21ean aurkeztuko den proiektuak.

Gero eta kontsumistagoa den gizarteari buelta eman eta norbere elikaduraren burujabe izateko ardura gero eta hedatuagoa da jendartean, baita gurean ere. Galdakaon Elkarlaguntza sarea sortu berri da, eta taldearen aurkezpena baino lehen elkartu da Binke eurekin, proiektuaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.

Zer da proposatzen duzuena? Elkarlaguntzan oinarritutako sare bat proposatu gura dugu proiektu berri honekin. Alde batetik guk, auzolanaren bitartez, hainbat produktu ekoizten ditugu zuzenean, eta bestetik, produktuak kolektiboki erosten ditugu, denon artean, gero nahi duenari eskaini ahal izateko.

Baina denda bat zarete ala elkarte bat? Elkarte bat gara, inork ez duelako soldatarik jasotzen, boluntarioak gara honen atzean gaudenak.

Non dago beraz zuentzako, bultzatzaileentzako, etekina? Proiektuaren parte garen guztiok jasotzen dugu etekin kolektiboa, nola edo hala. Alde batetik, denon artean lan eginez, kalitatezko produktuak prezio onean lortzeko aukera daukagu. Beste alde batetik, gurea ez da kontsumo talde hutsa, badu helburu politiko sakonago bat: egungo gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzen hasi eta eraldaketa soziala bultzatzea. Gure ikuspuntua antikapitalista den heinean, hau da borroka honi egin nahi diogun ekarpena.

Eta zelan elkartu zineten? Galdakaon uste dugu badagoela beste era batera kontsumitzeko gogoa. Horren adierazle dira herrian dauden kontsumo talde eta denda desberdinak. Esperientzia hauek interesgarriak iruditzen bazaizkigu ere, muga asko dituztela uste dugu. Hortaz, planteamendu sakonago bat garatzeko elkartu ginen.

Nortzuk zaudete proiektu honen atzean? Hasi berri garenez, Galdakao eta inguruko hamabost bat etxe gaude oraingoz, baina gure proiektura ahalik eta etxe gehien batzea nahiko genuke!

Nor batu daiteke zuenera? Elkarlaguntzan aritu nahi duen edonor, ez dago baldintzarik.

Sare honen parte izateko ez da ekoizlea izan behar? Ez. Erosketen edo ekoizpenen alorrean parte hartzeko aukera dago, norberak erabakitzen du zertan. Gutariko batzuk erosketetan soilik hartzen dugu parte, beste batzuk ekoizpenetan eta badago baita ere bietan parte hartzen duenik.

Zeintzuk dira lokal honetan aurkitu ditzakegun produktuak? Janariarekin egiten dugu lan momentuz, baina beste produktu batzuetara zabaltzeko asmoa dugu. Produktu ez-galkorrak aurki ditzakegu batik bat —lekaleak, kontserbak, pasta,…— eta hurrengo hilabeteetan produktu freskoak izango ditugu eskuragarri.

Eta zeintzuk dira produktu guzti hauen ezaugarriak? Gure helburua ahalik eta produktu gehien guk geuk ekoiztea da. Erosten ditugunen artean balio etiko batzuk kontuan izaten ditugu: hurbiltasuna —km 0—, ekologikoa, denontzako moduko prezioak, ekoizleen lan baldintza duinak, kalitatea…

Jatea bizitzeko ala bizi jateko? Bizipozak elikagai gozoak behar ditu, ondo dakigu hori Euskal Herrian. Baina ustelduta dagoen munduak ez gaitu inoiz asetuko, eta ase bizi nahi dugu geuk! •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Lotsa», Juan Felix Ibarreche

Hurrengo albistea

36. zenbakia

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Miren De Regil: «Esperientzia txapela baino politagoa izan da»

    2021-02-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

    2025-02-24
    Binke
  • Elkarrizketak

    Zuriñe Garcia: «Michelin izarrak ez du sukaldariaren generoa kontuan hartzen»

    2020-12-28
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Argiñe Belakortu: «Covida ez da Australiara heldu eta normal bizi izan gara beti»

    2021-03-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Roberto Moreno: «Patinetean askok ez du abiadura errespetatzen»

    2020-09-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Lidia Gonzalez: «Umeen kasuen gorakada nabarmenik ez genduan igarri ikasturte hasieran»

    2020-10-23
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

Galdakaoko udalbatzak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikustea onartu zuen 2021ean eta orain epea ireki du...
  • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-02
  • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

    Galdakao
    2025-06-02
  • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

    Galdakao
    2025-06-02
  • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

    Galdakao
    2025-06-02

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu