Begoña Artetxe eta Tiburtze Elezkano: «Dispertsioaren kondenara ohitzea ezinezkoa da»

2018-05-18
Begoña Artetxe eta Tiburtze Elezkano, euskal presoen amakBINKE / 2018ko maiatza «Dispertsioaren kondenara ohitzea ezinezkoa da» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz «Motxiladun haurrak» ekimena abian jarri zuen modu berean, adineko pertsonak eta dispertsioaren inguruko ekimena lantzen ari da orain Etxerat elkartea, «Dispertsioaren hegiak» kanpainaren barne. Euskal gatazkaren preso gurasoak gero eta nagusiagoak dira eta beraz, euren seme-alabak ikusteko zailtasun handiak dituzte. Jon Bienzobas eta Iñaki Krutxagaren amek, esaterako, zelan egiten diote aurre beraien semeak etxetik ehunka kilometrora egoteari? Zein da zuen semeen egoera? Begoña Arretxe (BA): Nire semea, Jon, 1990etik dago etxetik kanpo. 10 urte erbestean egin ebazan eta

Leire Arnal: «Ez da ikusmen perfektua existitzen»

2018-05-18
Leire Arnal, eskiatzaileaBINKE / 2018ko maiatza «Ez da ikusmen perfektua existitzen» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Jon Santacana Donostiako eskiatzailea da eta aurtengo Joko Paralinpikoetan bigarren izan da. Hilabeteko protagonistak bera du eredu kirol arloan, eta bere ikasketetan aldiz, txikitan Unkinako eskolan izan zituen hainbat irakasle miresten ditu. Bere apaltasun, goxotasun eta bizitzeko grinak aldiz, Leire Arnal bera bihurtu dezake askoren eredu. Dominetatik harago, benetako txapelduna. Baina, nola egiten dio txapeldun batek aurre bere arazoari egunerokotasunean? Lezio polita eman digu usansolotarrak. Meritu bikoitza duzula esango du askok, eta ez da gutxiagorako izango! Egia da horrela esaten duela askok. Baina

Endika Zinkunegi: «Jolas, joko eta kirolek ume eta gazteen garapenean duten eragina aztertu gura dugu»

2018-04-20
Endika Zinkunegi, hezitzaileaBINKE / 2018ko apirila «Jolas, joko eta kirolek ume eta gazteen garapenean duten eragina aztertu gura dugu» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Endika Zinkunegi Eguzkibegi Ikastolak, «Nolako jolasa, halako gizartea» izenburupean, tailer bibentzial doako eta irekia antolatu du maiatzaren 5erako. Endika Zinkunegi (Usurbil, 1977) izango da gidaria, Ikastolen Elkarteko Bizijolas egitasmoko kidea eta gorputz hezkuntza zein aisialdiko formazio saioak eskaintzen ditu. Zenbateko garrantzia du haurraren aisialdiak bere garapenean? Erabatekoa. Haurren garapenean denak du eragina, ez bakarrik eskola barruan gertatzen denak. Gainera, aisialdia denbora libretik egiten dugun aukeraketa propioa dela uste dugu, baina benetan subiranoak al gara gure aisialdia programatzerako

Jon Ander Ortuondo: «Euskaldunok ez dakigu gure lana ondo saltzen»

2018-04-20
Jon Ander Ortuondo, ekintzaileaBINKE / 2018ko apirila «Euskaldunok ez dakigu gure lana ondo saltzen» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Krisiak adimena zorrozten duela zioen Albert Einstenek. Krisiagatik izan edo ez, badira adimena zorrotz duten lagunak eta euren barneko hobetzeko nahiak proiektu berriak asmatzera eramaten dituztenak. Ekintzaileak dira horiek, eta euretariko bat etxean dugu, Usansolon. Ordea, Boroan hartu gaitu, bere estudioan, erreminta «arraroz» inguraturik. Euskaldunak, kulturalki, beti ibili izan gara asko bizikletan. Baina ondo ibiltzen badakigu? Italiara ikastera eta lanera joan nintzanean bizikleta bizitzeko beste era asko ezagutu nebazan eta kritiko bihurtu nintzan hemengo ikuspuntu orokorragaz. Han bizikleta bizitzeko modu

Leire Apellaniz: «Handiaren arrakastari esker hobeto entzungo gaituzte kanpoan»

2018-03-16
Leire Apellaniz, zinemagilea eta ekoizleaBINKE / 2018ko martxoa TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Maren Gonzalez Azken asteotan zeresan handia eman du hamar Goya sari irabazi dituen Handia filmak. Sariak irabazi izanagatik eta, irabazi gabe ere, lanak berak duen handitasunagatik. Handitasuna, berbaren zentzu guztietan, proiektu honen atzetik egon den lan-taldea deskubritzen hasi eta, euren artean, galdakoztar bat ere dagoela deskubritu dugulako. Hilabeteko protagonistaren ekoizpen etxeak Handiaren thrillerra eta making off-a egin ditu, baina zinemagintzako proiektu potoloagoak dituela ere jakin dugu. Berlinale Nazioarteko Zinemalditik iritsi berri harrapatu zaitugu Donostian. Pozik igartzen zaitugu! Pozez zoratzen gaude! Bertara gure proiektuek zelako harrera duten ikustera joan

Atxutegitarrak: «Galdakoztar gehienak segregazioaren aldekoak dirala esango geunke»

2018-02-16
Atxutegitarrak, youtuberrakBINKE / 2018ko otsaila TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Etxe txiki bateko sei kidek aspertzeko tarterik ez badute ere, urtebete da Atxutegi Gutierrez familia usansolotarrari beste zeregin bat gehitu zitzaiola etxean: gazteen artean moda-modan dagoen YouTuberrak bilakatzea. Horrela ba, domekero bideo berria grabatu eta argitaratzen dute euren YouTube-ko kanalean Mikel, Jon eta Ane anai-arrebek. Etxe txiki bihotz handi dira eta euren bideo guztiak «Zabaldu atea eta sartu barrure!» esaldiarekin hasten dituzte. Gonbidapen hori Binkeri egin diote oraingoan, euren etxeko berotasunera sartu eta solasaldi atsegina izateko. Ezer baino lehen, zuen YouTube-ko kanalaren izena ez al da ETBko saio baten

Maiteder Lertxundi: «Musikaren bidez edonork ikas dezake edozer errazago»

2017-12-15
Maiteder Lertxundi, psikopedagogoaBINKE / 2017ko abendua «Musikaren bidez edonork ikas dezake edozer errazago» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Bizitza honetan norbere burua eraginkor sentitzeko filosofia desberdinak izango dira, baina besteak hobeto sentiarazi eta hobetzeko asmoa duen filosofiarekin bat egiten dute askok bere burua eraginkor sentitzeko. Militantzia handia behar duen filosofia, gainera. Eta horrek igortzen duen maitasunetik hitz egiten du Maiteder Lertxundik, tarteka emoziozko malko batzuk ere isuriz. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeaz gain, Desgaitasunaren Eguna ere ospatzen da. Bai horixe, eta ez dut beste herririk ezagutzen, Galdakaok bezala, egun biak elkarrekin antolatzen dituenik. Aurten abenduaren 3a domeka izan

Arkaitz Estiballes: «Zoritxarrez haurren aisialdia gurasoek programatzen dabe»

2017-12-15
Arkaitz Estiballes, bertsolariaBINKE / 2017ko abendua «Zoritxarrez haurren aisialdia gurasoek programatzen dabe» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Historian Galdakaok eman duen bertsolaririk ezagunena dela esatea ez da astakeria izango, eta jokatu berri den Bertsolari Txapelketa Nagusiaz duen ikuspuntuaz galdetu gura izan diogu urteko lehenengo protagonistari. Baina baita bertsoak batzen dituen ideologiez eta, horren harira, orain gutxi berak izan duen PSE-EE alderdiaren ekitaldi bateko parte hartzeaz ere. Zorrotz erantzun ditu galdera guztiak Arkaitz Estiballesek. Galdakoztarra, santutxuarra, zeaniztarra… Estiballesek berak ere badaki nongoa den? Joseba Sarrionaindiak «Ni ez naiz hemengoa» edo «Han izanik hona naiz» erantzungo leuskizu baina nik sustraiak Galdakaon

Jesus Muñiz: «Norberak bere herriaren historia ezagutzea beharrezkoa da»

2017-11-17
Jesus Muñiz, historialariaBINKE / 2017ko azaroa «Norberak bere herriaren historia ezagutzea beharrezkoa da» TESTUAK: Ixone Muñiz Arana eta Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Inocencio Goikuria Eta gure arbasoen jatorria jakingo ez bagenu? Edo gure herriko auzo, mendi eta eraikinen zergatia ulertuko ez bagenu? Zergatik daude eraikin zaharrak dauden lekuan? Nork jarri ditu bertan? Gizakion existentzia bera zalantzan jartzea bezain galdera konplexuak iruditu daitezke. Baina Jesus Muñiz historialariari zalantzak ez dio balio, eta gure paisaiaren historia ikertzeari ekin zion aspaldi. Bere herriaren historia ezagutzen ez duenak, berau errepikatzeko arriskua duela esan ohi da. Bide horretan goaz hemen ere? Bai, esaera horrek oraindik ere

Nekane Arroyo: «Edozerrekin ‘pikatzen’ den horietakoa naiz»

2017-10-20
Nekane Arroyo, udaltzainaBINKE / 2017ko urria «Edozerrekin ‘pikatzen’ den horietakoa naiz» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Sasoi betean dago Nekane Arroyo, eta bere burua gainditu beharra duen edozein probak erakusten du hori, ez baitago gogor egingo dion saiorik. Telebistako edo lupetz arteko ariketak ondo gainditzen ditu udaltzainak, baina gai izango al da gure galderak behar bezala erantzuteko? Lehen El Conquistador, orain Izan Invictus. Lehiak ala famak deitzen zaitu gehiago? Lehiak, duda barik. Txikitatik oso lehiakorra izan naiz, eta gainera edozer gauzarekin «pikatzen» naiz. Gimnasioan, adibidez, entrenatzen dugunean, taldeko mutil «potenteenaren» ondoan jartzen saiatzen naiz, eta ariketak egiten ditugunean, bera

Gaizka Chamizo: «Pailazo baten aurrean haurrak dira publiko profesionala»

2017-09-15
Gaizka Chamizo, pailazoa eta aktoreaBINKE / 2017ko iraila «Pailazo baten aurrean haurrak dira publiko profesionala» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Saltsa askok omen dute perrexila, hutsetik ez zen jaioko bestela hilabeteko protagonista deskribatu dezakeen esaldi ezagun hura. Baina horixe bera da, bai, Gaizka Chamizo galdakoztarra: bere izaera adierazkorra esparru profesionalera eramaten ari den «saltsa guztietako perrexila». Bizitza antzerki bat dela zioen Charles Chaplinek. Hainbesterako al da? Nik uste baieztapen horrekin esan nahi zuena, bizitza, antzerkiaren antzera, zuzenean bizitzeko eta sentitzeko dela, segundo oro. Segundo bakoitza biziz, antzerkian bezala, publikoarekin elkarrekintzan. Hainbesterako? Bai, noski, bizitza hainbesterako da. Amaieran teloia itxiko

Julen Diez: «Egiten duzun hori ahalik eta ondoen egin behar da, parrandak barne!»

2017-07-21
Julen Diez, triathloilariaBINKE / 2017ko uztaila «Egiten duzun hori ahalik eta ondoen egin behar da, parrandak barne!» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Ander Arrieta Ikasketak bere pasiora lotu ditu Julen Diez kirolari galdakoztarrak. Eta bere pasioa ari da bera profesionalizatzen, baina horrek ez du beldurtzen, eta parrandarako tarteak ere atera behar direla dio. Orain arte lortutako emaitzek agerian uzten dute zer esana emango duen herritarra dugula Diez, hamarrekoa! Udako egunak hemendik egin behar dituenaz baliatu gara bera eta tratloi mundua hurbilagotik ezagutzeko. Nor da bizikletaren koadroan zuri begira daramazun argazkiko gizona? Aitite da. Dagoeneko bost urte dira hil zenetik eta bera

situs togel

situs toto