BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Arkaitz Estiballes: «Zoritxarrez haurren aisialdia gurasoek programatzen dabe»

Arkaitz Estiballes: «Zoritxarrez haurren aisialdia gurasoek programatzen dabe»

Binke
2017-12-15
908
0

Arkaitz Estiballes, bertsolaria
BINKE / 2017ko abendua

«Zoritxarrez haurren aisialdia gurasoek programatzen dabe»

TESTUAK: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Jabi Rojo

Historian Galdakaok eman duen bertsolaririk ezagunena dela esatea ez da astakeria izango, eta jokatu berri den Bertsolari Txapelketa Nagusiaz duen ikuspuntuaz galdetu gura izan diogu urteko lehenengo protagonistari. Baina baita bertsoak batzen dituen ideologiez eta, horren harira, orain gutxi berak izan duen PSE-EE alderdiaren ekitaldi bateko parte hartzeaz ere. Zorrotz erantzun ditu galdera guztiak Arkaitz Estiballesek.

Galdakoztarra, santutxuarra, zeaniztarra… Estiballesek berak ere badaki nongoa den? Joseba Sarrionaindiak «Ni ez naiz hemengoa» edo «Han izanik hona naiz» erantzungo leuskizu baina nik sustraiak Galdakaon dodazala esango deutsut, enborra Bilbon eta adarrak Zeanurin. Galdakoztarra izateari itxi barik, izan naz santutxuar, atxuritar, zeanuriztar… eta toki danetan sentitu eta sentiarazi nabe bertoko.

Herritik gutxi ibiltzen zara, baina urteroko Bertso Saldara inoiz ez duzu hutsik egiten! Bertso Saldara huts egitea ez jat burutik pasatzen, herriko bertsozaleei zor deutsegu ahalik eta saiorik onena antolatzea eta opari hori mimo handiz prestatzen dogu.

Eta aurtengoak gainera protagonista nagusi bat izan du, ezta? Aurten be sei protagonista izan dira nire ustez, seirak zein baino zein, baina egia da Txapelketa Nagusiko finalaren ostean Maialenek jaso ebazala gure zorionik beroenak. Bestalde Iker Zubeldia lehen aldiz egon zan Galdakaon eta uste dot ez dala azkena izango.

Espero zenuen halako emaitzarik? Uste dot Maialenek txapela janzteak ez dauala inor harritu baina harrigarriena finalean izan ziran bertsolariek orohar emon eben maila izan zan. Final ederra atera zan eta beti dago arriskua hala ez izateko. Finala ezin dau batek irabazi beste zazpirek ez badabe abesten.

Gertutik jarraituko zenuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa… Ni neu finalerdietatik aurrera hasi nintzan txapelketa jarraitzen eta finalean lanean izan arren be asko disfrutatu dot, bai horixe!

Askok usteko du agian Bertsolari Txapelketak finaletako ikuskizuna baino ez direla… Txapelketa finala baino gehiago da. Aurten Euskal Herriko ertz guztietatik ibili da bertsoaren airea eta horrek nazio ikuspuntu bat be emoten deutso. Guk bertso eskola jartzen dogu erdigunean eta ahalegin bardinak egiten doguz Azpeitian zein Oionen.

Zenbaterako garrantzia du txapelketen fokoa finaletan bakarrik ez jartzeak? Finala da azkenengo traka baina aurretik dagozan su artifizial guztiak dira ederrak.

Abenduan amaitu berri zen lau urterik behin antolatzen den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Izango zenuen baina faboritorik! Egia esaten badeutsut, ez neukan faborito argirik. Finalerdietan sendo ikusi nebazan Maialen, Mendiluze eta Sustrai eta hortxe ibili dira.

Baina zure pronostikoak bete dira? Nire pronostikoetan Sustrai egoan buruz burukorako, bereziki aipatu nahi neuke izugarri gustatu jatalako txapelketan egin dauan ahalegina.

Txapelketaz ari garela, Fredi Paiak gogor kritikatu izan ditu Txapelketa eta bertso-dema arautuak, «bertsolaritza kirol dinamikatik eraikitako kultur mugimendua» omen delakoan, «absortzio eta elkarrekintza gaitasunik ez duena». Bat zatoz berak esandakoekin? Orohar Fredik ez dauz gauzak pentsatu barik esaten eta nahiko bat nator dinoanagaz baina zoritxarrez ekosistema ahula da gurea eta momentuz bertsolaritzak eta gure proiektuak bizirauteko txapelketak beharrezkoak dira.

Baina ez duzu uste txapelketek —finalek bai, behintzat— oihartzun handia ematen diotenik bertsolaritzari eta beraz, euskarari? Bai, baina oihartzunak ez dau betirako irauten, garrantzitsua eguneroko lana da hemen.

Ekitaldi gutxi egongo dira munduan 14.000 pertsona baino gehiago isil-isilik batu eta bestelako baliabide zein musikarik gabe mikrofono batetik kantuan ari denari entzuteko antolatzen direnak. Euskaldunon erlijio bihurtu al da bertsoa? BECen hamalau mila pertsona Shakirak batuko dauz akaso baina hori lortzeko nork ibili behar dau sarritan eskean gure herrian? Nori jartzen jako erraztasun gehiago? Euskaldunoi edo Shakiraren promotoreari?

Erlijioa akaso ez, baina euskara hauspotzeko modan jarri den erreminta baliagarria bihurtu al da zuen mundua? Gure proiektu nagusia ez da txapelketa, guk haur eta nerabeengan jartzen dogu fokua, hor ari gara transmisioan lanean bertsolaritzaren ekosistemaren iraupena bermatzeko eta euskara ikastetxeetan eta aisialdian modu ludiko baten txertatzeko.

Horren harira, Joseba Arruti kazetariak El Correo egunkarian esan zuen «euskaratik baino ez direla irabaziko espazio berriak, ez euskarari buruzkoetatik». Bai, euskaratik irabaziko dira espazio barriak baina euskarari buruz be hitz egin behar da, zer ari dan gertatzen erabileragaz, zer hezkuntzan… guzti hori be mahai gainean jarri behar da.

Ordea, eta kazetariak aipatzen hasita, Xabier Euzkitzek Goiena atariari aitortu zion «bertsolaritzak, nazionala izan behar badu, ideologia orotarikoa behar duela izan». Bat nator Xabierren esaldiagaz baina berak adierazi nahi leukenaren kontra oso ideologia desberdinetako jendea mugitzen da bertso munduan. Berdina entzun nahi neuskion berak lan egiten dauan erakunde publikoari buruz herri honetako zenbait ideologia zentsuratu dauzanean edo bertsolarien zuzeneko emisioak mozten ebazanean.

Urrunago joan barik zeuk, EH Bilduko zinegotzi izanda, PSE-EEren ekitaldi batean parte hartu zenuen iazko azaroan, ezta? Ramon Rubial fundazioak luzatu eustan gonbitea.

Zergatik onartu zenuen bertan parte hartzeko gonbitea? Ez neukan inongo arrazoirik uko egiteko. Maila pertsonalean ez nintzan deseroso sentitu, une batean be ez eusten esan zer kantatu behar neban eta abegitsu tratatu ninduen. Maila politikoan be ez neukan kezkarik, ezker abertzaleko gizon-emakumeok apustu zintzo bat egin dogu gure herria beste eszenatoki batera eroateko eta koherentziaz jokatzen dogu dinogunagaz.

Ideologia desberdinekoekin elkartzeak gizarte helduagoa eraikiko duenaz sinetsita zaude? Ni beti alkartu izan naz ideologia desbardinetako jendeagaz, Galdakaon gure etxeko atarian zein Bilboko edozein tabernatan… herri honetan gatazka gogorra bizi izan dogu eta horren ondorio asko konpontzeke dagoz duda barik… baina hemen zorionez bizikidetza ez da hautsi, ez gara komunitate desbardinetan bizi izan… egoera zailagoak bizi izan dabezan herriek aurkitu dabez bideak… ze interes dago hemen hala izan ez daiten?

Horrek ere emango dio aniztasuna bertsolaritzari, ezta? Nik ezagutzen dodazan bertsolari gehienok desbardin pentsatzen dogu. Eritzi desbardinak daukaguz egoera sozialari buruz, adopzioari buruz, AHTari buruz… gauza batek batzen gaitu, geuretik kantatu nahi dogu.

Bertsoaren tokiaz berba egin behar badugu, ez duzu uste Euskal Herriko jai edo bazkari askotan bertso saioak derrigorrezko ekitaldi bilakatu direnik? Bertsozaleak dagozan heinean bertsoak beti izango dau tokia.

Binkeri eskainitako elkarrizketa batean, Galdakaoko Bertso Eskolak esan zuen «etorkizuneko Estiballes bat gura badogu, bertso-harrobia beharrezko» dela. Nori esker da Estiballes gaur den bertsolaria? Gu Eguzkibegi Ikastolan hasi ginan bertsotan edo hizkuntzagaz jolasean. Handik Galdakaoko bertso eskolara egin neban salto. Hasierak garrantzitsuak izaten dira eta nik argi daukat Aniceto Ajuriagogeaskoa, Jabi Bilbao eta Kepa Urrutikoetxearen laguntzagatik ez balitz ez nintzatekeela bertsolari. Transmisioa da gure ardatza eta arlo horretan bertso eskolek funtzio berezia betetzen dabe…

Baina hasierako funtzio horiek betetzen jarraitzen al dituzte? Bertso eskolak garrantzitsuak dira bertsoaren transmisioan, baina erronka latzak daukaguz aurrera begira. Gazteak aisialdian joan behar dau bertso eskolara eta beste gauza askogaz konpetitzen dogu, dala futbola, dala ingelesa… zoritxarrez haurren aisialdia gurasoek programatzen dabe.

Eta non ikusiko dugu Arkaitz Estiballes hemendik aurrera? Han eta hemen. Plazan aurkituko gara. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Hurrengoan, nora?», Itziar Etxebarria

Hurrengo albistea

Maiteder Lertxundi: «Musikaren bidez edonork ikas dezake ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Arantza Gallastegi: «VAR sistemarekin futbola bidezkoagoa egiten da»

    2019-11-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Idoia Mendizabal: «Soldata arrakala %50etik gorakoa da»

    2022-04-25
    Binke
  • Elkarrizketak

    Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

    2025-02-26
    Binke
  • Elkarrizketak

    Juan Hurtado: «Eskrima elkarte bat Usansolon? Zergatik ez! Ez dut inoiz horretan pentsatu»

    2021-01-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Kabildu Guraso Elkartea: «Ez da bidezkoa obren kamioiak Unkina eskola ondotik igarotzea»

    2024-12-23
    Binke
  • Elkarrizketak

    Leire Arnal: «Ez da ikusmen perfektua existitzen»

    2018-05-18
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...