Enrike Solinis, musikariaBINKE / 2017ko apirila TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Iñaki Andres Xumetasuna ez ohi da artista handiekin lotzen; ez bazara behintzat mundu mailan aritzen den eta musika barrokoan erreferentea den artista baten inguruan ari. Orduan Enrike Solinisekin egingo duzulako topo, bere palmareseko hiru lorpen azpimarratzeko eskatu, eta karakterizatzen duen apaltasunetik aipatuko dizkizulako hirurak: Fermintxo, Ibon eta Kattalin. Seme-alabak. Orain Euskal Herritik harrapatu zaitugu, baina zure lantokiak nazioarteko antzokiak dira, ezta? Bai, horrela da, Euskal Barrokensemble-k Euskal Herritik kanpo dauka bere lantokia gehienetan. Gure lana Euskal Herrian aurkezten saiatzen gara. Areago, gero eta gehiago saiatuko gara bertara etortzen. Euskal Herritik