BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

      2023-02-02
      0
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Mikel Larunbe: «Ligatu dodanean, nire merituengaitik izan da»

Mikel Larunbe: «Ligatu dodanean, nire merituengaitik izan da»

Binke
2017-02-17
246
0

Mikel Larunbe, pilotaria
BINKE / 2017ko otsaila

«Ligatu dodanean, nire merituengaitik izan da»

TESTUAK: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Ander Arrieta

Ezina ekinaz egina esaldia ez zen hutsetik sortu, eta horren adibide da Mikel Larunbe pilotaria. Lesioak, bihotzeko ezustekoak eta lan gogor egin behar izateak ez diotelako ekidin bere ametsa errealitate bihurtzea: pilotari izatetik bizi ahal izatea. Badaki goi-maila gaurko ogi eta biharko gose izan daitekeela. Horregatik ari da uneaz gozatzen, pilotaz gozatzen.

Pilota munduan lehenbizikoz klub bereko hiru pilotari Eskuz Binakako Txapelketan. Zer ari da gertatzen Adiskide Pilota Elkartean? Lana ondo egin dabela. Garai horretan gainera Luis Beroizek lan handia egiten eban klubaren filosofian, entrenamenduen plangintzan eta maila oneko pelotariak herrira ekartzen. Mikel Urrutikoetxea eta Danel Elezkano Zaratamon hasi ziran, baina Galdakaora etorri ziran, hemen maila eta talde ona lortu ebelako Adiskidekoek.

Talde hura gogoratzen duzu? Ez dot gogoratuko ba! Adin desberdinekoak izanda be, hortxe ibiltzen ginan Endika Kantxo, Anartz Ajuriagojeaskoa eta konpainiagaz. Baina pelotariak bakarrik ez, orduko entrenatzaileak be oso gogoan daukadaz. Andoni Beroiz izan neban luzaroan entrenatzaile, «eroan» eben arte. Gero Mikel Etxenagusiagaz jarraitu genduan Urruti eta Elezkanogaz batera.

Zelako harremana duzu beste profesional bi hauekin? Elezkano aurkari ezagutu neban, orduan Zaratamon ibiltzen zanean. Gero Galdakora etorri zan eta ordutik lagun! Asegarceren kontzentrazioetan beti alkarregaz egoten ginan, hoteletako logeletan be beti alkarregaz jartzen ginduezan eta oso harreman ona neukan beragaz kide zanean. Orain Aspera joan da eta barriro aurkari, baina lagun! Urrutigaz adin tarte handiagoa daukat, baina oso harreman ona mantentzen dot beragaz gaur egun be!

Eta jarraitzen duzu Adiskiderekin harremanik izaten? Bai, batez be pelotariakaz. Lehen aipatu dodazanak aparte, oso gogoan daukadazalako Legorburu eta Galartzagaz bizitako denborak, eta herritik tarteka ikusten dogu alkar! Gainera gaur egun be, Adiskideko entrenatzaileren batek konpromiso bat badauka eta ezin badau gaztetxoak entrenatzera joan, ni neu joaten naz entrenatzailea ordezkatzera.

Hara! Eta gaztetxoak pozarren! Askok ezagutu be ez nabe egiten eta! (barreka) Baina horrek ez deust inporta. Gozatu dagiela pelotaz eta Adiskidek egiten dauan lanaz. Nik behintzat asko eskertzen dot klub honek nigatik egin dauan lana, eta horregatik gustura jarraitzen dot ahal dodan heinean laguntzen.

Norberaren sorlekua ez da sekula ahaztu behar… Bakoitza nondik datorren argi dago ez dala egundo ahaztu behar. Sarritan esaten dot hori. Ni nazana naz, nik egindako lanari esker izateaz aparte, nire inguruari esker. Nik jaso eta emondako laguntzari esker gaur nago nagoan tokian. Sorlekuaz zabilzala, gogoan daukat nire lehenengo pelota partidua neska bategaz jokatu nebala! Eta super gustura! Zelan ez dot ba sorlekua gogoan izango…

Orain aldiz, profesionalizatu zara erabat! Eta nahiko modu arinean, egia esan. 2012an nahiko ondo ibili nintzan eta Asegarcegaz entrenatzeko deitu eustien. Eurekaz entrenatzen ibili eta hortik denboratxu batera Ruben Belokik deitu ninduan, profesional mailan hasteko proposamenagaz. Zer esango neutsan ba! Bizitzan holako aukera bat aurkezten jatzunean aprobetxatu egin behar da!

Baina zer alboratu behar izan zenuen pilotari profesional izateko? Zorionez ezer ez. Orduan 19 urte neukazan eta Energia Berriztagarrien Ingenieritza ikasketak hasi nebazan. Baina argi neukanez pelotatik bizitzea ia ezinezkoa zala, ikasketakaz jarraitzea erabaki neban. Urte gogorrak izan ziran, baina merezitakoak.

«Argi neukan pilotatik bizitzea ia ezinezkoa zala» diozu. Pilotaz bizi zara eta!… Bai, lortu dot nire gustuko kiroletik bizi ahal izatea, baina badakit hau gaurko ogi eta biharko gose izan daitekela. Goi-mailako pelotari bat ez da goi-mailako futbolari baten parekoa.

Zer esan gura duzu horrekin? Goi-mailako futbolari batek, erretiroa hartzean be, futbolean ibili dan garaian irabazitakotik bizitzen jarraitu ahal izango dau. Pilotari gitxik esan leikie hori. Ni orain pelotatik bizi naz, baina bihar… nork jakin?

Zer da pilotari profesional izatearen alderik onena? Goitik beherako zerrenda bat egin beharko neuke danak aipatzeko! (barreka) Denbora libre piloa daukazula gura dozun horretaz gozatzeko. Eta lana be gozatzea da! Beraz ni oporretan urte osoan bizi nazala esan ahal dot! (irribarretsu) Asteburuko norgehiagokaren arabera, astean zehar bizpahiru lan-saio egiten dodaz frontoian eta beste pare bat saio fisikoak. Alde onak dira gehienak: gustuko dodan kirola praktikatzen egiten dot lan, lagunez inguraturik eta gainera soldatapean!

Tira, izango da alde txarrik… Lesioak, horren ostean egin behar dozun geldiunea eta osteko erritmoa berreskuratzea… Garai txarretan sufritzen dozun konfiantza falta be gogorra da. Uste dozu sekula ez dozula maila onik emongo, baina argi dago lan egiten badozu emaitzak beti etorko dirala.

Someratik ere ibiltzen zara tarteka lagunekin! Eta holan ibiltzen jarraitu daigun! Parrandatxoak egin behar dira, burua lasaitu eta deskonektatzeko modu onenak dira! Dana ez da lana izan behar, parrandak ederto «sartzen» dira ta!

Txikitan futbolean aritzen zinela jakin dugu, eta txukun aritu ere. Zer ikusi zenuen eskupilotan futbolak ez daukana? Hasieran ezer ez. Txikitan egia da futbolean gustura ibiltzen nintzala, baina aitak eskupelotan hasteko proposatu eustan. Orduantxe ez neutsan ezer berezirik ikusten eskupelotari, lagun guztiak futbolean ibiltzen ziralako…

Aitaren kapritxoagatik hasi zinen beraz? Aitari ez jakon futboleko giroa gustatzen. Gurasoen arteko giroa eta egoten dan lehia ez da eskupelotan bezain sanoa, eta aitari kasu egin neutsan, berari eskupelota gustatzen jakon eta. Aitak probatzeko esan eustan, eta gustatzen ez bajatan izango nebala futbolera barriro bueltatzeko denbora.

Baina ez zara bueltatu… Kirol gogorra bada be -askotan zu bakarrik zagozalako danen begiradaren aurrean, gaztetxotan tantoen umiliazioak gogorrak izaten diralako… -, laster hartu neutsan gustua frontoiko munduari. Jende askoz desberdin eta anitzagoa ezagutzen dozu partiduz partidu, aurkaria gertuagotik ezagutzen dozu, giro askoz apalagoa da…

Orain Eskuz Binakako Txapelketan harrapatu zaitugu bete-betean. Lehenengoz ari zara, Oinatz Bengoetxearekin gainera. Zelako esperientzia izaten ari da? Errusiar mendi baten antzekoa, gorabehera askogaz. Eta gogorra be izaten dabil, erregulartasuna mantentzea asko kostatzen jatalako…

Bikotearekin pozik? Oso oso pozik! Oinatz makina hutsa da. Kasta ederrekoa! Bardin jako nor daukan aurrean, beti jo ta su ibiliko da. Sufrimendurako gaitasun handia dauka gainera, eta hori asko ikasten nabil beragandik. Bikoteagaz ezin naz gusturago egon!

Lehen esan duzu txapelketa gogorra bizitzen ari zarela. Unerik gogorrena herrian bertan bizi zenuen, akaso? Duda barik. Aurreko astean liderren aurka irabazi genduan -eta ostera be hainbatean garaitu doguz liderrak- baina herrian, kale. Nik be ez dakit zer pasatu zan. Agian herrian eta zure herritarren aurrean egotearen presioa, lagun eta ezagun asko egozan… ez dakit, baina deseroso egon nintzan.

Deseroso, zergatik? Pelota askotan «jaten» neban, botera labur gelditzen jatan beste askotan… Horrela ikasten da.

Pilotaren errua, beraz? Ez, nirea. Ez dakit zer gertatu jatan. Ez neban asmatzen jakin eta dana aldrebestu egin zan. Eskerrak publikoak dana emon eban, galtzen joanda be. Asko eskertu neban jendearen berotasuna. Baina pena nik eurei huts egin izana.

Une gogorrez ari garela, bihotzak eman dizu ezustekoren bat edo beste… Momentuko zorabioak emoten eustazan bihotzak eta ez neutsan garrantzirik emon, baina partidu baten emon eustanean medikuak artatu ninduan eta ondo begiratu behar zala esan eban. Nerbio txiker bat zan, antza bihotza azkartu egiten ebana. Nerbio hori erre eta geroztik bihotza bikain daukat!

Eskuak ere moteldu egin zuen zure profesionaletako hastapena? Eskuak nahiko bigunak izan dodaz beti eta profesionaletako pelotakaz hastea gogorra izan zan. Holan apurtu neban eskumuturrean daukagun eskafoidea. Urtebete pasatxo egin neban ia geldirik.

Zelan konpondu zen egoera? Pablo Berasaluze neukan orduan entrenatzaile tekniko eta Josetxo Areitio entrenatzaile fisiko. Pablok berak esan eustan: «Mikel, esku hori indartzeko frontoian ordu gehiago egin behar dozuz, egunero». Eta euren bien laguntzagaz indarra hartu eta asko hobetu neban. Ikaragarria izan zan Josetxok, esaterako, nigaz eta beste hainbat pelotarigaz lanorduz kanpo egin eban lana! Asko zor diet biei, asko.

Amaitu dezagun kontu goxoekin. Kirolari profesional eta ezagun izateak gehiago ligatzea ere badakar, ezta? Inondik bez! (gorri) Futbolarientzat ziur baietz… eta Aimar, Oinatz eta antzekoentzat be ziur! Baina niretzako behintzat ez! Are gehiago, neu naz eta beti neskengana joaten dana! Nik ligatu dodanean, meritu propioa izan da, eh! (barreka).

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Aratuste zein inauteri»

Hurrengo albistea

«Argazkiak», Ainhoa Soto

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Aitziber Bonilla: «Herritarren babesa izatea ezinbestekoa da guretzat»

    2020-05-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Galdakao Atletismo Taldeko kideak: «Atletismoak ez du hainbeste ikusgarritasunik»

    2022-07-18
    Galdakao
  • Elkarrizketak

    Marian Bilbao: «Euskaldunok ez daukagu gure traje tradizional nazionalik»

    2019-05-31
    Binke
  • Elkarrizketak

    Nieves Zabala: «Euskal Herrian daukagun asoziazionismo gaitasuna zoragarria iruditzen jat»

    2018-07-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Joana Lasheras: «Platoan baino, nahiago dut kalean jendea elkarrizketatzen aritu»

    2022-04-25
    Binke
  • Taldeka

    Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»

    2020-11-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren hainbat jarduera eta ekitaldi. Haien artean, Santa Ageda bezperan Galdakaon...
  • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

    Galdakao
    2023-02-02
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...