Ane Baranguan, Drift gidariaBINKE / 2022ko otsaila «Amets bat? Duda barik, Dakarra egitea!» TESTUA: Leire Regadas CallejoARGAZKIA: Jon Gomez Garai Autoen drift modalitatea rally-aren parekoa da, baina zirkuituan egiten dena. Bada, Eskuko Drift Rally taldeko kidea da Ane Baranguan usansolotarra, eta autoarekin zelan eta zertan aritzen den kontatu digu. Derrapez derrape, autoa kulunkatzen den bitartean hura kontrolatzeko trebetasuna neurtzea maite du Ane Baranguanek (Usansolo, 1990). Pixkanaka, guztiz eraldatu du bere BMWa. Eskuko Drift Family-ko kidea da eta sare sozialen bitartez ematen du ezagutzera bere pasioa, genero rolak eta aurreiritziak irauliz. Nondik datorkizu autoekiko zaletasun hori? Txikitatik gustatu izan zait motorraren