
Eli Maruri: «Gure ikasleak handitu egin dira eta gure eskola ere handituko dugu, Lapurdin» | Publielkarrizketa
Publielkarrizketa
Hezkuntza
BINKE / 2022ko ekaina
Kids & Us Galdakao
693 55 13 12
galdakao@kidsandus.es
Elisabet Maruri Kids & Us Galdakaoko zuzendaria elkarrizketatu dugu Lapurdi kalearen 21-23 zenbakien aurrean, 2015ean Galdakaoko lehen zentroa ireki ondoren, 2022an bigarren eskola bat irekiko baitu bere ikasle zaharrenentzat.
Pozik Kids & Us Galdakaon irekitzen duzuen zentro berri honekin? Egia esan, oso pozik! Zazpi urte dira gure lehen eskola ireki genuenetik. Gurekin hasi ziren ikasleak hazi egiten dira, eta handitu egin behar genuen, haientzako leku egokia izateko eta txikienentzako gelak mantentzeko. Beraz, ikastetxe berri bat irekitzea erabaki dugu, ikasle zaharrenei zuzendua, beren beharretarako egokiagoa dena.
Nola koordinatuko dituzue bi zentroak? Txikienek Lapurdiko egungo zentrora joaten jarraituko dute. Bertan altzariak txikienei egokituta daude eta zazpi urte hauetan emaitza oso onekin lan egin dugu. Eta ikasle helduentzat, ikastetxe berria izango dugu.
Zein maila dituzte zuen ikasle zaharrenek? Bada, 2015ean 7 urterekin hasi ziren ikasle zaharrenek 14 urte dituzte jada. Kids & Us metodoarekin hazi eta ikasi duten haurrak dira, eta oraintxe bertan oso ingeles maila ona eskuratu dute. Horietako batzuk Trinityko eta Cambridgeko azterketak egiteko aurkeztu dira, eta %100ak gainditu du! Horregatik, oso pozik gaude beraiengatik eta, batez ere, gugatik, lehendik genekiena kanpoko erakunde batekin berresteagatik, alegia, Kids & Us metodoak oso ondo funtzionatzen duela.
Zein da Kids & Us metodoaren sekretua? Kids & Us Pedagogia Sailak eskolak zehaztu eta prestatzen ditu, ikasleek erritmo onean eta modu dinamikoan ikas dezaten. Hizkuntza haurrei helarazteko ibilgailu hutsezina da jolasa. Gainera, Kalitate Arloak ikastetxeei eta irakasleei ere auditoria egiten die, eskolen kalitatea bermatzeko. Jolasen, abestien eta ikasgelan gertatzen diren dinamika prestatuen bidez, gure ikasleek ikasi egiten dute eta, aldi berean, ondo pasatzen dute.
Zein da zuen helburua? Kids & Us proiektuaren azken helburua belaunaldi berriek ingelesezko komunikazio-gaitasun handienak lortzea da, eta mugak eraisteko etorkizuneko ateak irekitzeko konfiantza izatea. Kids & Us proiektuan, haurren berezko gaitasuna baliatzen dugu hizkuntza deszifratzeko, eta zentzumenetan eta emozioetan oinarritutako ikaskuntza-esperientzia batean sartzen ditugu. Zenbat eta lehenago hasi ingelesa ikasten, orduan eta hobeto barneratzen da. Animatu nahi nituzke Galdakaoko familia guztiak, gu ezagutzera etortzeko aukera gal ez dezaten eta haien seme-alabek ingelesa ikas dezaten urtebetetik aurrera, hizkuntzaren ikasketa naturalean oinarritutako gure metodologiarekin.
Non egongo da zuen zentro berria? Gure egungo zentrotik oso gertu, Lapurdi kalean bertan dago, 21-23 zenbakian. Oso zentro handia izango da eta aurtengo irailean gozatuko dugu bertan!