Taldeka

Emakume futbolariak: «Neska gazteek ez dute errentagarri ikusten futbolean izena ematea»

2021-06-18
Emakume futbolariakBINKE / 2021eko ekaina «Neska gazteek ez dute errentagarri ikusten futbolean izena ematea» Hainbat arrazoi tarteko, duela zortzi urte Galdakaoko futboleko emakumezkoen taldea desagertu zen. Aurtengo zuzendaritza eta hainbat entrenatzaileren laguntzarekin, emakumezkoen taldea berreskuratzeko saiakera egiten dabiltza. Urte batzuk pasa dira gurean emakumeen futbol talderik egon ez denik. Zergatik? Bizkaiko Kopako txapelketa irabazi ondoren eta 2012/13ko denboraldiaren amaieran, zuzendaritza aldaketa bat kudeatu zen non emakumezkoen taldeak ez zuen lekurik. Gure ustez, arazoa zen beraientzat taldea ez zela errentagarria. Tamalez, jokalariek, entrenatzaileek eta gurasoek hainbeste urtetan zehar lortutakoa bertan behera gelditu zen. Jokalari bakoitzak herritik kanpo joan behar izan zuen

Bilbao Basketeko galdakoztarrak: «Proiektu egonkor baten beharra du Galdakaok»

2021-03-22
Bilbao Basketeko galdakoztarrakIbon Lopez de Letona, Markel Iturrioz eta Oier RivasBINKE / 2021eko martxoa «Proiektu egonkor baten beharra du Galdakaok» Bizkaiko saskibaloi talderik onenetako kide dira Ibon Lopez de Letona, Markel Iturrioz eta Oier Rivas galdakoztarrak; Bilbao Basketeko partaideak dira hirurak. Lehena entrenatzaile lanetan dabil eta beste biak aldiz, jokalari. Hiru herrikideak batu ditu Binkek. Hain gazte eta halako gihar handiak izateko, zuen sekretua zein den jakin nahi dugu! Ibon (IL): Nire kasuan ez dakit hori horrela den… baina badakit jokalariek egunero intentsitate maila onean entrenatzeaz aparte, elikadura eta kirol-bizitza ohitura egokiak dituztela. Markel eta Oier (MI eta OR): Elikadura

Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»

2020-11-20
Zurrut Saskibaloi TaldeaBINKE / 2020ko azaroa «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Emakumezkoek soilik osatzen duten kirol talde bakarretarikoa da Zurrut Saskibaloi Taldea Galdakaon. Elkarrizketa honetan haien sorreraren inguruan aritzearekin batera, ezohikoa izaten ari den denboraldi berri honen inguruan jardun dugu. Noiz sortu zen taldea eta zergatik? Duela urte asko nesken talde bat bazegoen ere, desagertu egin zen, eta 2016an taldea berriro sortzea erabaki genuen. Saskibaloiaz gozatzeko lagun talde bat egitea zen asmoa. Ideia aurrera eraman ahal izateko herriko hainbat merkatariren laguntza ekonomikoa jaso genuen, batez ere Zurrut tabernatik, hortik taldearen izena. Jokatu eta

Ero: «Metala betidanik entzun dugu, eta barruan daramagu nahitaez»

2020-02-21
Ero musika taldeaBINKE / 2020ko otsaila «Metala betidanik entzun dugu, eta barruan daramagu nahitaez» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Ero taldea Euren blogetik doan deskargatu daitezken bi diskak kalean —2012ko «Airean mugak» eta 2016ko «Garaiz gaude»— etenalditxoa egitea erabaki du Ero taldeak, lehen pausuak 2007an ematea erabaki zuenak. Binkek, ordea, euren berri izan gura izan du taldeei eskainitako atal honetan. Zelan definituko zenukete zuen musika? Guretzat garrantzitsuena abestia da beti, estiloaren gainetik. Izan ere, musika ezberdin asko entzuten dugu. Dena den, ezin da ukatu gure musika rock-aren esparruan ari dela, hainbat musika mota ezberdinen eragina bilduz: metal, pop, rap, funky, reggae…

Orioak: «Ez dugu kiroldegietan sartzeko eskubiderik talde berriok»

2019-12-20
Orioak Saskibaloi TaldeaBINKE / 2019ko abendua «Ez dugu kiroldegietan sartzeko eskubiderik talde berriok» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Orioak taldea Ibaizabal Saskibaloi Taldetik irten eta lehiakortasuna lagun-taldearekin uztartuko duen saskibaloi klub berria sortu dute hainbat gazte galdakoztarrek. Ordea, ez dira hasiera erraza izaten ari, ez omen dutelako —euren hitzetan— kiroldegietan entrenatu eta jokatzeko aukerarik. Ezer baino lehen, zergatik Orioak izena? Istorio luzea da, egia esan. Berez, «oreoak», Bizardunak taldearen abesti baten asko aipatzen den berba da, eta guri asko gustatzen zitzaigun. «Oreoak» hitza gaileten enpresa denez letra bat aldatu behar izan genuen eta, kasualidadez, Orio herrian sortutako ideia izan zenez, horrela

Galdakao Boleibol Taldea: «Boleibolaren osasuna goraka doanaren seinale izan gaitezke»

2019-10-18
Galdakao Boleibol TaldeaBINKE / 2019ko urria «Boleibolaren osasuna goraka doanaren seinale izan gaitezke» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Boleibol Taldea Lehenengo Maila Nazionalera igotzea lortu zuten; eta hori gutxi balitz, oraintsu Euskadiko txapeldunak izatea ere. Sakrifizioaren eta talde-lanaren adierazgarri garbiena dira, mutilen boleibola ikusezin izatetik goi-mailara eramatea lortu dutelarik. Zorionak! Ezer baino lehen: zorionak! Gustura egindakoarekin? Eskerrik asko! Lehen kontaktua izan da lehiaketekin, oraindik aurredenboraldian baigaude. Hala ere, horrelako garaipen batek satisfazio handia ematen du, bai emaitzagatik baita denboraldirako bide onean gaudenaren seinale delako ere. Pasa den denboraldian, zein izan duzue egoerarik gogorrena? Oso ondo hasi genuen denboraldia

Otuz: «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen»

2019-07-19
Otuz musika taldeaBINKE / 2019ko uztaila «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Otuz taldea Ibilbidean halabeharrezko etenaldia egin behar izan badute ere, 2014an sortu zuten Otuz rock musika taldea Aitor, Unai, Markel eta Egoitz laukote galdakoztarrak. Egun, ordea, bueltan dira –aldaketak barne, Joseba berriztarrak hartu baitu Markelen lekua– oholtzetara igotzeko gogotsu. Etenalditxo baten ostean, bueltan zarete berriro… Etenaldia behartua izan zen. Abenduan Markelek —bateria ohiak— taldea utzi behar izan zuen atzerrira joateko. Beste hirurok lehenengo momentutik argi geneukan proiektuarekin jarraitu nahi genuela baina ez zen erraza izango Markel ordezkatzea. Azken finean, txikitako lau lagunen artean

Hellydays: «Luzarorako proiektu bat bezala ikusten dugu gure taldea»

2019-04-19
Hellydays musika taldeaBINKE / 2019ko apirila «Luzarorako proiektu bat bezala ikusten dugu gure taldea» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Hellydays taldea Unaik, Xabik, Dunixik eta Danik osatzen duten laukote galdakoztarrak 2018an jarri zuen abian Hellydays izeneko musika taldea. Laurak izan dira beste talde batzuetako kide, baina oraingoan, buru-belarri murgildu dira denborarekin egonkortzea espero duten proiektu berri honetan. Hellydays: izen berezia talde batentzat… Bai, berezia da, ezta? Asko luzatu zitzaigun izen bat aukeratzearen kontua, ez ginen ados jartzen. Garagardo artean irten zen Hellydays izena, oporrek —ingeleseko «holidays»— islatzen duten alde ona eta infernuak —«hell»— daraman alderdi ilunaren konbinazioak ematen zuen kutsua gustatu

Universitario Bilbao Rugby: «Sei galdakoztar daukaguz momentu honetan gure taldean»

2019-02-15
Universitario Bilbao Rugby taldeaBINKE / 2019ko otsaila «Sei galdakoztar daukaguz momentu honetan gure taldean» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Iñigo de Miguel Universitario Bilbao Rugby taldea, izen honekin, 2000. urtetik ezagutzen dugu, zenbait aldaketaren ostean, Bilbao Rugby Club eta Universitario XV klubak batu zirenetik. Baina, berez, taldeak 50 urteko ibilbidea ospatzen du aurten. Egun, hainbat kategoriatan banatutako 400 bat jokalari ditu UBRk. Zeintzuk dira klub honek defendatzen eta sustatzen dituen baloreak? Monje irlandar batek esaten eban umeek errugbira jokatu beharko leukiela esfortzua eta talde-lanak eragiten dauan sufrimentua zer diran jakiteko. Harek esaten ebanez, errugbian batzuetan jokua zaildu egiten da, baina ez

Bizkaia Isilik: «Etorkinen egoeraren aurrean ezin genuen beste alde batera begiratu»

2018-12-21
Galdakaoko Bizkaia Isilik elkarteaBINKE / 2018ko abendua «Etorkinen egoeraren aurrean ezin genuen beste alde batera begiratu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Ixone Muñiz Arana Errefuxiatu eta etorkinen auziari konponbidea eman, elkartasuna adierazi eta hauen eskubideen alde borrokatzeko jaio zen «Bizkaia Isilik» eginkizuna. Bizkaiko zenbait herrik emandako pausuei jarraituz, Galdakaon ere sortu dute aurten taldea. Nortzuk osatzen duzue Galdakaoko «Bizkaia isilik» taldea? Emigranteen eta emigrazio prozesuan egiten ari diren akatsak azaleratu nahi ditugunok. Izan ere, pertsonak daude aurretik, sexua, azalaren kolorea edota jatorria kontuan izan barik. Zeharo xumea da taldea, eta guztion borondatearekin egiten dugu aurrera. Bileretan zortzi bat pertsona elkartzen gara eta

Usansolo Racing: «Pausu garrantzitsua ematen ari gara berdintasunaren bidean»

2018-10-19
Usansolo Racing TaldeaBINKE / 2018ko urria «Pausu garrantzitsua ematen ari gara berdintasunaren bidean» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Unai Moran Racing munduko zenbait alorretan emakumeen presentziarik ia ez zegoela ikusirik, Usansolo Racing talde mistoak hasieratik izan zuen argi emakumeak izango zirela taldeko zutabe. Egun, alde handirekin, Euskal Herrian emakume gehien dituen automobil-taldea da. Racing talde bat… Nolatan bururatu zitzaizuen honi hasiera ematea? Abenduan lau urte beteko dira racingean zaletuak garen hainbat lagun bildu —gehienak usansolotarrak— eta talde hau sortzen hasi ginenetik. Lehenik eta behin, automobil-talde bat eta elkarte bat sortu behar genituen, eta horretan genbiltzala, alor behartsuenetan arreta jartzeko beharra ikusi

Click eta Click: «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara»

2018-07-20
Click eta Click, argazkilaritza elkarteaBINKE / 2018ko uztaila «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Click eta Click elkartea Galdakaon argazkigintza zaletasun handia badago ere, orain gutxira arte ez zegoen diziplina honetako maitaleak bil zitzakeen elkarterik. Horregatik, eta bide batez argazkigintzaren kultura sustatzeko asmotan sortu zuten Click eta Click argazkilari taldea. Igartzen duzue badagoela argazkigintzarekiko interesik Galdakaon? Bai, apurka-apurka bagabiltza ezagutzera ematen. Gaur egun 31 bazkide gara eta azken hileetan herritarren interesa handitzen ari dela igartzen da. Gure helburua argazkigintzarekiko zaletasuna edo interesa duten herritarrak biltzea da, edozein udalerritakoak direla ere. Zer eskainiko die Click