BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Taldeka
Hasiera›Elkarrizketak›Taldeka›Bilbao Basketeko galdakoztarrak: «Proiektu egonkor baten beharra du Galdakaok»

Bilbao Basketeko galdakoztarrak: «Proiektu egonkor baten beharra du Galdakaok»

Binke
2021-03-22
969
0

Bilbao Basketeko galdakoztarrak
Ibon Lopez de Letona, Markel Iturrioz eta Oier Rivas
BINKE / 2021eko martxoa

«Proiektu egonkor baten beharra du Galdakaok»

Bizkaiko saskibaloi talderik onenetako kide dira Ibon Lopez de Letona, Markel Iturrioz eta Oier Rivas galdakoztarrak; Bilbao Basketeko partaideak dira hirurak. Lehena entrenatzaile lanetan dabil eta beste biak aldiz, jokalari. Hiru herrikideak batu ditu Binkek.

Hain gazte eta halako gihar handiak izateko, zuen sekretua zein den jakin nahi dugu! Ibon (IL): Nire kasuan ez dakit hori horrela den… baina badakit jokalariek egunero intentsitate maila onean entrenatzeaz aparte, elikadura eta kirol-bizitza ohitura egokiak dituztela. Markel eta Oier (MI eta OR): Elikadura osasungarria, lo ziklo egokiak eta gogor entrenatzea.

Zelan iritsi zineten Bilbao Basketera? IL: Duela hiru urte deitu zidaten; klubak, lehen aldiz, harrobirako proiektua sortu zuenean. Ordutik, ilusio handiarekin gaude lanean, proiektua handitzen eta egonkortzen joan da. MI eta OR: Gu biok orain bi denboraldi etorri ginen. Lehengo egunak gogoz eta urduritasun handiz bizi izan genituen, besteak beste, Bilbao Arenan entrenatzeak ikaratu egiten baitu.

Ba al duzue harremanik lehen taldearekin? IL: Bai, astero senior zein junior taldeko jokalariak daude deituta entrenamendu edota partiduetarako. Horrez gain, lehen taldeko entrenatzaileak inplikatuta daude harrobiarekin; oso hurbilak dira gurekin. MI eta OR: Entrenamenduak zuzenean ikusteko aukera izaten dugu, gure aurretik entrenatzen dutenean.

Zeintzuk dira desberdintasun nabarmenenak herriko talde batean edo Bilbao Basketen jokatzeari dagokionez? IL: Klubak duen estruktura eta antolakuntza. Hala ere, saskibaloia, Galdakon zein Bilbon, saskibaloia da. Nire entrenatzeko modua ez da gehiegi aldatu. MI eta OR: Entrenamenduen intentsitatea eta diziplina handiagoa izateaz gain, instalazio eta entrenatzaile hobeak ditugu.

Eta Galdakaora etorriz, nola ikusten duzue egun saskibaloiaren egoera herrian? IL: Galdakao herri oso «basketeroa» da. Zentzuzko proiektu egonkor baten beharra dagoela uste dut, potentzialtasun handia daukagu herrian. MI eta OR: Ume eta gazte askok jokatzen dute saskibaloian Galdakaon, gainera afizio handia dago. Urreta gainezka ikusi dugu askotan!

Zein izan da orain arte izan duzuen lorpenik handiena? Eta aurrera begira, zeintzuk dira zuen erronkak? IL: Nire lorpenik handiena egunero jasotzen dut, egun entrenatzen ditudan eta aurretik entrenatu izan ditudan gazte, ume eta familiengandik. Benetan gozatzen dut euren kirol- eta prozesu-pertsonalak aurrera doazela ikusten dudanean. Nire erronkarik garrantzitsuena pertsona, hezitzaile eta entrenatzaile moduan haztea da. MI eta OR: Euskadi eta Bizkaiko selekzioetan egon ahal izatea eta Espainiako txapelketa jokatzea. Egunero lan egin nahi dugu, jokalari hobeak izateko!

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Argiñe Belakortu: «Covida ez da Australiara heldu ...

Hurrengo albistea

Firu: «Belaunaldi berriak oso indartsu datozela uste ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Taldeka

    Click eta Click: «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara»

    2018-07-20
    Binke
  • Taldeka

    Universitario Bilbao Rugby: «Sei galdakoztar daukaguz momentu honetan gure taldean»

    2019-02-15
    Binke
  • Taldeka

    Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»

    2020-11-20
    Binke
  • Taldeka

    Calathea: «Torrezabalen lehenengoz jotzea esperientzia itzela izan zen»

    2021-10-24
    Binke
  • Taldeka

    Bizkaia Isilik: «Etorkinen egoeraren aurrean ezin genuen beste alde batera begiratu»

    2018-12-21
    Binke
  • Taldeka

    Usansolo Racing: «Pausu garrantzitsua ematen ari gara berdintasunaren bidean»

    2018-10-19
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu