Erreportajeak 

Jon Blancoren argazkiak

2022-05-02
SormenetikBINKE / 2022ko apirila Jon Blancoren argazkiak Jon Blanco Chicano2001, Galdakao Diseinu grafikoko ikaslea izaki, graduak berak eskaintzen dion ezagutzaren gehiagarri gisa ulertzen du argazkigintza. Batak zein besteak dira beretzat beharrezko, baina egun kamerek eta erretratuek itsutzen dute bereziki. Automobilgintzaren munduak erakartzen du, eta laster da hastekoa hauei ere argazkiak ateratzen.  Duela urte askotakoa da hala ere argazkiekiko zaletasuna, txikia zenetik aritu baita amaren kamerarekin. Orokorrean eskura duen edozer erabiltzen badu ere —mobila kasu—, bi kamera analogiko eta digital bat ditu lanabes nagusi. Neil Krug du inspirazio iturri, eragiten baitio barrenean «halako mugimendu bat azaldu ezin dena».

Lotura 9 iruditan

2022-05-02
Click&ClickBINKE / 2022ko apirila Lotura 9 iruditan ARGAZKIAK: Pili Monreal @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. APIRILEKO GAIA Lotura

Sexuaz hitz egin dezagun

2022-04-25
Hezkuntza sexualaBINKE / 2022ko apirila Sexuaz hitz egin dezagun TESTUA: Leire Regadas Callejo Naturala bezain tabua jarraitzen du izaten sexuak. Haur eta nerabeek klik batean dute interneteko mundu amaiezina, beraien galdera sorten erantzuna jasotzeko bide bakarra, askotan. Pornografia izaten da maiz eduki sexualarekin duten lehen kontaktua; bataz besteko adina zortzi urtekoa izanik. Gai hau sakonean landu gura izan du Binkek, azken asteotan Galdakaoko Topaguneek eta Mairi Emakume Feminista Batzak antolatutako tailer eta hitzaldiak aitzakia hartuta. Txiki-txikitatik dute haurrek bizitzaren esparru askori buruzko jakin-mina, baita familiek tabu gisa hartzen dituztenei buruzkoa ere. Seme-alabekin sexualitateaz hitz egitea pentsaezina da oraindik guraso batzuentzat.

Gure herrietako saltokietan, musukoa jantzita eraman beharko dugu ala ez?

2022-04-20
PandemiaBINKE / 2022ko apirila Gure herrietako saltokietan, musukoa jantzita eraman beharko dugu ala ez? TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Macniak Gaurtik aurrera musukoa leku itxi gehienetan erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango. Denda, taberna, tailer eta antzeko saltoki zein enpresek eurek erabaki beharko dute bertako langileek eta bezeroek zer egin. Zein da baina, gure herrietako saltokien egoera? Binkek Galdakaoko hamar eta Usansoloko bost saltokirekin hitz egin du, euren erabakien berri banan-banan jasotzeko zerrenda honetan. Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen musukoak barnealde gehienetan erabiltzeko derrigortasuna bertan behera uztea. Eta arau hori, behin Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, gaur bertan sartu da indarrean. Aldiz, badira aurrerantzean

ARGAZKIAK | Korrika Txikiak 2.000 ikasle batu zituen Galdakaon

2022-04-09
EuskaraBINKE / 2022ko apirila Korrika Txikiak 2.000 ikasle batu zituen Galdakaon TESTUA: ErredakzioaARGAZKIAK: Binke Atzoko goizez zeharkatu zituen Korrika Txikiak Galdakaoko kale nagusiak, 2.000 ikasle ingururen parte-hartze koloretsuarekin. AEK-ren eskaintzari esker, aurreko furgonetan joateko aukera izan zuen Binkek, eta bertan batu ditugu lekukoen argazkiak. Behin Korrikaren 22. edizioa Galdakaotik —apirilaren 1ean— eta Usansolotik —apirilaren 6an— pasata, Korrika Txikia iritsi zen hilaren 8an Galdakaora, eta 2.000 ikasle inguruk hartu zuten parte goizeko 10:00etan hasita. Bengoetxeko ikasleek euren ikastetxetik bertatik hasi zuten Korrikaren bertsio txikia. Baina «bertsio txikia» izateak ez du esan gura korrikalari kopuru txikia batzen duenik galapaldi berezi honek, ez:

ARGAZKIAK | Lekubasoko merenderoa erabat berritu dute

2022-04-08
AzpiegiturakBINKE / 2022ko apirila Lekubasoko merenderoa erabat berritu dute TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Binke Lekubasoko merenderoa erabat berritu du Galdakaoko Udalak. Erretokiak konpondu eta berriak jarri dituzte, egurrezko mahai eta zabuak, aterpe berriak, hesiak… Bertan izan da Binke, eta inguruko zenbait argazki atera ditu. Iñigo Hernando buru duen Udal Gobernu berriaren lehenengo prozesu parte-hartzailea 2019aren amaieran jarri zuten martxan. Herritarren proposamenak jasotzeko kanpaina hartan Lekubaso eraberritzeko proposamena egin zuten herritar askok. Bereziki usansolotar askok egin zuten Usansoloko azpiegiturak hobetzearen alde, «Usansolo Herriak bultzatutako herritarren antolaketari esker». Horrela kontatu dute gaur eguerdian, hilak 8, prentsaurrean Nerea Orozko Ingurumen zinegotziak, Asier Egiraun Hirigintza zinegotziak

ARGAZKIAK | Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak

2022-04-04
EuskaraBINKE / 2022ko apirila Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: AEK, Korrika 2022 Binkek publikatu zuen bezala, aurtengo Korrika ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dira asteburuan zehar Galdakaon eta Usansolon. Hona hemen egun hauetako argazkiak! Aurtengo Korrika Galdakaotik pasatu zen eguenetik bariku arteko goizaldean, eta eguaztenean igaroko da Usansolotik, baina horrez gain, Korrika Kulturalean beste ekintza asko antolatu ziren aurreko astean gure herrietan. Eguenean, martxoak 31, Someran herria girotzeko triki-poteoa antolatu zuen Zizpak gauean zehar, eta Gangureneko kideek mendi irteera antolatu zuten Korrika heldu aurretik. Barikuan, apirilak 1, Gurasolagunek prestatutako tailerra egin zen Gandasegiko arkupeetan eta

ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu dira ustezko eraso sexistak salatzeko gaur Galdakaon

2022-04-02
Eraso sexistakBINKE / 2022ko apirila Dozenaka lagun batu dira ustezko eraso sexistak salatzeko gaur Galdakaon ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Pasa den astean antolatutako prentsaurrekoan azken aldian gertatutako ustezko eraso sexistak salatu zituen Galdakaoko hainbat eragilek. Horren harira, dozenaka pertsona elkartu dira gaur. Pasa den astean, Galdakaoko mugimendu feministak herriko hainbat eragilerekin batera, azkenaldian eman diren ustezko eraso sexistak salatzeko prentsaurrekoa antolatu zuen, eta horiek gaitzesteko manifestazioa deitu zuten. Gaur 13:00ean antolatu da manifestazioa Kurtzeko plazatik hasita «erasorik ez erantzunik gabe» lemapean, eta hemen batu ditu Binkek Aitzol Zamalloa argazkilariak bidalitakoak: Albiste honekin lotuta…

ARGAZKIAK | Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan

2022-04-01
EuskaraBINKE / 2022ko martxoa Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan ARGAZKIAK: AEKTESTUA: Erredakzioa Galdakaoko kilometroetako lekuko guztien argazkiak bidali dizkigu AEK-k, furgonetatik bertatik ateratakoak! Zure burua ikusi duzu? Ezagunik ziur baietz! Puntual iritsi da Korrika Galdakaora bart goizaldean. Dozenaka lagun batzuk Etxebarritik etorri dira N634 errepidea zeharkatuta korrika, Aperribaien sartzeko. Aperribaien dozena bat lagun izan ditu, eta Bengoetxe zein Urretara bidean ehunka lagun batzen joan zaizkio ibilbide galdakoztarrean zehar, goizaldeko hirurak aldera Kortederratik Zornotzarako bidea hartu duen arte. Hemen batu ditugu Galdakaoko kilometro guztietako lekukoak iruditan. Eta zuk, aurkitu duzu zure burua bertan? Sufrimendu pixka bat ageri da jendearen aurpegietan —normala,

Galdakaoko joko-aretoek betetzen al dute EAEko lege berria?

2022-03-30
Araudi berriaBINKE / 2022ko martxoa Galdakaoko joko-aretoek betetzen al dute EAEko lege berria? TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Ichz Copyleft Jokoaren eskaintzari muga zorrotzagoak jarri dizkio Eusko Jaurlaritzak, eta ondorioz, 39 joko-areto itxi behar izan dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eskoletatik eta elkarren arteko distantzia, kopurua, publizitatea… Usansolon ez dago espresuki jokora bideratutako lokalik, baina Galdakaon bai. Zenbat? Baldintza berriak errespetatzen al dituzte? Guzti hori egiaztatu du Binkek ondoko erreportaje honetan. Hilabete eta erdi pasa da Eusko Jaurlaritzak Jokoaren Legea gogortu egin zuenetik. Otsailaren 16an 19/2022 dekretua indarrean sartu zen, eta berarekin, 39 joko-aretok ateak itxi behar izan dituzte Araba, Bizkai

ARGAZKIAK | Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan

2022-03-22
Pentsiodunak MartxanBINKE / 2022ko martxoa Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Galdakaoko Pentsiodunak Martxan plataformak 50 hilabete bete zituen atzo asteleheneroko protestan, eta atzoko manifestazioa euren aldarrikapenei erantzun ez dieten banketxeetara joateko baliatu zuten. Bertan izan zen Julio Legarretaetxebarria Binkeko argazkilaria; hemen zenbait argazki! Urtarrilean lau urte bete zituen Pentsiodunak Martxan plataformak. Geroztik, euri zein eguzki, hotz zein bero, Kurtzeko plazako kioskoaren bueltan elkartzen dira astelehenero. Horrela, 50 hilabete bete zituzten atzo protestan, martxoaren 21ean. Plataforma honen aldarrikapenen artean, pentsioak 1.080€ko gutxieneko kopurura igotzea da. Azken aldian, ordea, beste aldarrikapen batek ere hartu

Erroldarik gabeko galdakoztar ikusezinak

2022-03-22
ElkarlaguntzanBINKE / 2022ko martxoa Erroldarik gabeko galdakoztar ikusezinak TESTUA ETA ARGAZKIA: Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua Galdakaoko ostendutako errealitatea aztertuz gero, herrikide migratu askoren errealitate gordina ikusiko genuke, eta horixe kontatu gura dugu Etxebizitza Sindikatutik. Galdakaoko erdiguneko kaleetatik pasiatzen bagara, herri oparo eta arazorik gabeko bat ikusiko dugu. Baina bista zolituz gero, bazterretan ostendutako errealitatea ikusiko genuke. Bazter hauetan topatu genezakena gure herri honetan, jende migratu eta arrazializatu askok jasaten duten errealitatea da. Orain: zein da aipatutako errealitate hori? Herritartasunaren ukapena. Herritartasunak norbanakoei dagozkien berezko oinarrizko eskubideak —osasungintza, hezkuntza, etab…— bermatzeko ezinbesteko baldintza da; hau da, gure jendartean gizatasuna bermatzeko ezinbesteko kondizioa.
1 6 7 8 9 10 15

situs togel

situs toto