Erreportajeak 

Eta faxistak Galdakaon sartu ziran

2018-07-20
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2018ko uztaila Eta faxistak Galdakaon sartu ziran TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa VIZCAYA – Calle principal de Galdácano tomada por las fuerzas nacionales. 16-6-37 Besterik ez dino Espainiako Biblioteka Nazionalean gordetako argazki honen atzeko aldeko oharrak. Beste hamaikatxu erretratu dagoz, okupazinoaren osteko egunetakoak danak. Argazkia atara baino egun bat lehenago jausi zan Galdakao, bagilaren 15ean. Udabarri gogor eta krudela izan zan 1937koa. Faxistak Bilbotik gero eta hurrago egozan, eta ha zan okupau bako azkenengo uriburu euskalduna. Bagilaren 13an, Larrabetzu ingurutik sartu ziran Francoren tropak. Egun bi ibili ziran inguruak bonbardetan; 70 bat

Ortua duen herria ez da gosez hilko

2018-07-20
Galdakaoko ortu ekologiko munizipalakBINKE / 2018ko uztaila «Ortua duen herria ez da gosez hilko» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Titularreko aipua aspaldi ikusi zuen galdakoztarren batek Soraluzeko horma batean, eta geroztik Galdakaoko Ortuondo proiektuaren goiburua ere izan da. Arrazoia izan ala ez, gero eta joera nabarmenagoa dago ortuetan lan egitera, baita inoiz orturik izan ez duenak ere. Galdakaon gertatzen ari da. Eta horrek badu bere zergatia. Txikitatik esan izan digute, gure gogoaren kontra sarri —adinaren kontua omen—, fruta eta barazkiak derrigor jan behar ditugula. Onak direla. Osasuntsuak. Natural-naturalak. Eta gure gurasoak ez ziren arrazoi faltan ibili. Ordea, egunero jaten

Usansoloko Orfeoia, desagertzeko zorian

2018-03-16
Belaunaldi berrien faltanBINKE / 2018ko martxoa Usansoloko Orfeoia, desagertzeko zorian TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Belaunaldien arteko aldaketa barik daramatza ia 34 urte Usansoloko Orfeoiak. Herria orfeoi barik geldituko denaren beldurrez, gazteei dei egin gura diete, «kantatzeko edozein estilo dala be, orfeoira hurreratu daitezan». Abestea izugarri gustatzen zitzaion lagun talde bat sarri ibiltzen zen Usansoloko tabernetatik kantuan, 1984. urtean «kaleko afizio horri buelta bat emon eta talde ofiziala sortzeko asmoz alkartu ginan arte». Horrela kontatu diote Binkeri Marisa Gonzalez Usansoloko Orfeoiko presidenteak eta Agustin Aizpuru idazkariak. Taldea sortzeko ideiak aurrera egin zuenez, elkartzen hasi ziren urte berean abesbatza sortzeko

Zaharrak berri, oraindik erakargarri

2017-10-20
Dendarik zaharrenakBINKE / 2017ko urria Zaharrak berri, oraindik erakargarri TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIAK: Jabi Rojo Ez dira hainbeste urte igaro antzinako baserri asko egungo eraikin berriztatuek ordezkatu dituztenetik, edota saltoki handi eta berriek betiko dendatxo umilen lekua hartu dutenetik. Halere, herri askotan badago bizirauteko nahiari eutsi eta oraindik ere zahartasunaren kutsua eta xarma darion txokorik. Galdakoztar eta usansolotarrek ez dute aparteko arazorik haien eguneroko beharrak aseko dituzten dendak aurkitzeko. Doazen bazterrera doazela, bertan topatuko dute supermerkatu, gozoki denda, taberna edota ile-apaindegiren bat, eskaintza zabala euren eskura. Baina bada urteek aurrera egin ahala, herri txikietan aurkitzea gero eta zailagoa den saltoki
1 13 14 15

situs togel

situs toto