Eskualdeko jaietatik bueltatzeko autobus zerbitzua zapatuan jarriko da martxan

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Scack

Zapatuan, ekainak 7, hasiko da eskualdeko jaietatik Galdakaora eta Usansolora bueltatzeko autobus zerbitzua. Doakoa izango da eta azaroaren 29ra arte luzatuko da, Usansoloko jaietara bitarte.

Aurten ere eskualdeko herrietako jaietatik bueltatzeko autobus zerbitzua martxan jarriko dute Arratiako Udalen Mankomunitateak, Galdakaoko Udalak, Zornotzako Udalak eta Usansoloko Udalak.

Zerbitzua zapatuan, ekainak 7, hasiko da, Igorreko jaietan, eta azaroaren 29ra arte luzatuko da, Usansoloko jaietara bitarte. Zehazki, gauero bi irteera izango dira, 02:30ean eta 05:00etan eta autobusa jaietan dagoen herriko geltoki batetik abiatuko da —normalean hirigunetik gertu dagoen batetik— eta Arratiako beste herrietara, Galdakaora, Usansolora eta Zornotzara joango da.

Hau da autobus zerbitzuaren egutegi osoa:

Igorre
Ekainak 7 eta 14, zapatuak
02:30/05:00
Autobus geltokian

Bedia
Ekainak 21, zapatua
02:30/05:00
Autobus geltokian

Arantzazu
Ekainak 27, barikua
02:30/05:00
Autobus geltokian

Dima
Ekainak 28, zapatua
02:30/05:00
Autobus geltokian

Zornotza
Uztailak 19 eta 26, zapatuak
02:30/05:00
Anbulatorioko geralekuan

Lemoa
Abuztuak 2, zapatua
02:30/05:00
Korreosen ondoan

Zeanuri
Abuztuak 14, zapatua
02:30/05:00
Autobus geltokian

Areatza
Abuztuak 29, barikua
02:30/05:00
Autobus geltokian

Artea
Irailak 5, barikua
02:30/05:00
Autobus geltokian

Galdakao
Irailak 13 eta 20, zapatuak
02:30/05:00
Plazakoetxen

Usansolo
Azaroak 29, zapatua
02:30/05:00
Labean eta errotondan