Espainiako Abokatutzak errekurtsoa jarri dio Usansoloren segregazioari
TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Usansolo udalerri izateko helegitea jarri du Espainiako Abokatutzak, eta Estatuko epaileei «kautelazko neurriak» hartzeko eskatu.
Urtea amaitzeko berri lazgarria jaso du Usansoloren segregazioak, Espainiako Abokatutzak helegitea jarri baitio Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansolo udalerri bilakatzeko hartutako erabakiari.
Espainiako Abokatutza da Usansoloren segregazioaren aurka berez egin dezakeen bakarra. Eta egin du. «Kautelazko neurriak» hartzeko eskatu die Estatuko epaileei, «Usansoloko prozesuak araudi nazioanala urratzen» duen aztertzeko —Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 13.2 artikuluan ezartzen da baldintza hori—.
Abokatutzaren eskaria EAEren Justizia Auzitegi Nagusiari egin dio. Honek eskaria onartuz gero, Usansoloko Udalaren eratzea bertan behera geratuko litzateke.
Informazioa osatzen joango da Binke datozen egunotan.