TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Infobae
Usansoloko Udalak abian jarri du etxeko animalien antolamendua eta kudeaketa arautuko duen ordenantza espezifiko bat egiteko prozedura. Honetarako herritarren parte-hartzea eskatu du.
Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legean xedatutakoaren arabera eta udalaren eskumen-eremuaren esparruan, Usansoloko Udalak abian jarri du etxeko animalien antolamendua eta kudeaketa arautuko duen ordenantza espezifiko bat egiteko prozedura.
Ekimen honek esparru juridiko argia, egonkorra eta gardena ezartzeko beharrari erantzuten dio, Usansoloko Udalak adierazi duenez.
Prozesu honetan usansolotarren laguntza eskatu du Udalak eta mi modutan parte hartu dezakete: Usansoloko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre, Txapelena baserrian.
«Zure parte-hartzea funtsezkoa da udalerriaren benetako beharrei erantzungo dien ordenantza bat eraikitzeko», azaldu du Usansoloko Udalak.