«Euskararen aberastasuna», Unai Mardaras
Unai Mardaras Berrazueta
BINKE / 2018ko azaroa
Euskararen aberastasuna
Nire amak euskarako titulu bat ateratzeko ikastaro bat hasi dau. Honen harira, barne-gatazka batean murgildu nintzan: Zergatik saiatzen dira erakundeak euskara bateratzen? Ni bizkaitarra naz, beraz, nire hizkuntza, euskara da bai, baina bizkaiera. Halan eta be, eskolan ez neban bizkaieraz ikasi, batuan baizik. Zein da horren arazoa? Gaur egun sekulako nahasteak eukiten dodazala aditzakaz, esaerakaz… Danagatik sortzen jataz zalantzak. Arazo hau eukinda, oso zaila egiten jat titulu bat eskuratzea, berbetan jartzen nazenean biak nahasten dodazalako eta hori, noski, ez dalako aztertzaileen gustukoa, ezta egokia be. Euskara, hizkuntza oso plurala da: Lekeitiora bazoaz, modu batean egingo dabe berba eta 20 kilometrora, Ondarroan, ezbardin. Baina haien artean beti ulertzen dira. Ni bizkaitarra izanda, gipuzkoar bategaz ulertzen naz euskaraz, guztiz hizkera diferenteak izanda be. Hori da nire ustez, euskarak daukan gauzarik politenetako bat: hain desbardinak izanda be, danok garala anaia eta ulertzen dogula alkar. Orduan, zergaitik horrenbesteko ahalegina euskara bateratzen? Euskara hizkuntza diferente bat da; bateraezina, nire ustez, eta horregatik pentsatzen dot aberastasun hori ez dala galdu behar.