Euskararen komunitatea sendotzera goaz
BINKE / 2023ko iraila
TESTUA: Euskaltzaleen topagunea, Bagabiz Euskara Elkartea eta Galdakaoko Udala
ARGAZKIA: Euskaltzaleen topagunea
Euskaltzaleen Topaguneak, Bagabiz Euskara Elkarteak eta Galdakaoko Udalak topaketa bat antolatu zuten herriko euskararen komunitatea saretzen hasteko. Aste batzuk lehenago inkesta bat zabaldu zen hainbat eragileren artean herrian hizkuntzak duen egoera ezagutzeko. Hemen batu ditugu inkestaren emaitzak eta topaketan ateratako ondorioak, baita euskararen erabilera sustatzeko eragileek proposatutako ekintzak ere.
Ondorioak
Hauek dira topaketan ateratako ondoriorik nabarmenenak:
Euskararen erabilera eta sentsibilizazioa
· Xede-taldeak hauek izango dira: guraso-taldeak, haurrak eta gazteak, aisialdia, tabernari eta merkatariak, etorri berriak eta euskara ikasleak.
· Eragileak aldiz, honako hauek: auzo-elkarteak, ikastetxeak, euskaltegiak, guraso elkarteak, kirol elkarteak, udala, pertsona erreferenteak, Gu Dendari, gazte kuadrilen elkartea eta jai batzordea.
Haurrak eta familia transmisioa
· Militantzia helduena da, ezin zaie umeei eskatu.
· Telebistan euskarazko eskaintza gutxi dago.
· Begirale eta entrenatzaileek euskara gutxi erabiltzen dute haien artean.
· Umeen arteko erabilera eskasa patioetan.
· Etxeko hizkuntza erabilera aztertu behar da.
· Gurasoen arteko harremanak gazteleraz egiten dira.
· Etxeko hizkuntza erabilera aztertzeko beharra dago.
· Identifikatu behar da noiz pasatzen diren umeak euskaraz aritzetik gazteleraz egitera.
Kultura eta aisialdia
· Lehen baino gehiago programatzen da euskaraz, baina gehiago behar da.
· Auzoetako jaietan euskararen presentzia hobetu behar da.
· Herrian dauden erreferenteak detektatu behar dira, gero jarrera aktiboa izan dezaten erakartzeko.
· Indarguneak baliatu: Andra Mari dantza taldea, Sormene eta Berbalagun programa.
Ekintzak
Euskaltzaleen topaketan ekintza hauek egitea proposatu zen, besteak beste
Euskararen erabilera eta sentsibilizazioa
· Etorri berrientzat harrera linguistikoa egin.
· Kanpo dinamizatzailea sortu.
· Harreman zuzena izan udalarekin.
· Merkatariekin kanpainak egin.
· Euskararen azoka egin.
· Bagabiz Euskara Elkartea indartu.
Haurrak eta familia transmisioa
·Lehen berba euskaraz egin, edonon.
· Elkarrizketa elebidunak egin.
· Entrenatzaileekin sentsibilizazioa eta formazioa abian jarri.
· Begiraleei konpromiso gehiago eskatu.
· Espazio fisiko bat sortu non gurasoek euren artean euskaraz egingo duten.
· Talde txikietan eragin, entrenamenduetan adibidez.
Kultura eta aisialdia
· Musika euskaraz entzuteko zirkuito bat eratu.
· Mendi ibilbideak euskaraz egin.
· Adinekoen aisialdia euskaraz dela ziurtatu.
· Aurreko programa batzuk berreskuratu, Zuztar Luze esaterako.
AEK-ren proposamenak
· Euskararen erabilera hobetzea helduen artean.
· Adin garrantzitsu batean eragin: 10-11 urte.
· Praktikarako guneak hobetu.
· Kontzientziazio kanpainak indartu.
· Aisialdian eta kulturan euskara bultzatu.
· Internet eta sare sozialak euskaraz erabiltzea sustatu.
· Euskal sortzaileak saritu, famatuak ez izan arren.