Ezagutu 24. Korrikaren Galdakaoko lekukoen zerrenda

Argazkia: Peio Zamalloa.

Korrikaren 24. edizioa barikuan igaroko da Galdakaotik. Euskararen aldeko martxa 07:00etan sartuko da herritik, eta hemen batu dugu Galdakaon zehar lekukoa eramango duten taldeen zerrenda.

Martxoaren 19an hasi zen Korrikaren 24. edizioa Atharratzen, eta eta 2.175 kilometro izango ditu guztira, domekan Bilbon amaitu arte. Galdakaotik martxoaren 27an pasako da, BINKEk jaso zuen moduan.

Euskararen aldeko martxa 07:00etan sartuko da herrira Basauritik igaro ondoren, eta hauek dira Galdakaon zehar lekukoa eramango duten taldeak:

  • 07:06, Aperribai auzoa 6B: Aperribaiko Auzo Elkartea
  • 07:06, Aperribai azpiko igogailua: Izetu Gazte Asanblada
  • 07:11, Olabarrietako azken etxeak: Udal euskaltegia
  • 07:15, Aperribai bideko iturria: AEK eta Aginalde SL
  • 07:18, Bengoetxeko biribilgunea: Ostalaritza Eskola
  • 07:18, Sixta Barrenetxea, Ostalaritza eskola: Bengoetxe institutua
  • 07:18, Bizkai eta Zuhatzaurreko zeharkaleko bidegurutzea: Erabide
  • 07:21, Aranzelairako biribilgunea: Gertutasuna elkartea
  • 07:23, Urreta ikastetxe ondoko biribilgunea: EPA Garralda eta anbulatorioko langileak
  • 07:25, Bizkai kalea 21 bus geltokia: Udal langileak
  • 07:25, Bizkai kalea 15 biribilgunean: Urreta, Eguzkibegi, Aperribai eta Gandasegi ikastetxeak
  • 07:27, Bizkai kalea eta Muguru kalearen arteko bidegurutzea: EH Bildu
  • 07:29, Ganekogorta eta Zamakoa bidegurutzean: Gure Esku Dago
  • 07:29, Urki kalea 9: Ezker Abertzalea
  • 07:31, Juan Bautista Uriarte 40: Ganguren Mendi Taldea
  • 07:34, Gipuzkoa kalea 1: Galdakao TEAyuda
  • 07:34, Juan Bautista Uriarte 34: Galdakaoko Udala
  • 07:38, Ardantza parkeko bus geltokia: Elexalde institutua
  • 07:38, Elexalderako biribilgunea: Andra Mari Lanbide Heziketa
  • 07:38, Elexaldeko biribilgunea pasatuta Monika Lekunberri parkearen parean: Elexalde Institutuko Guraso Elkartea
  • 07:42, Abusu auzoko udal biltokia: Zizpa eta Guzur Aretxa
  • 07:47, Olabarri auzoko bus geltokia N-634tik N-240ra: Osakidetzako Odol Transfuzio zentroa eta Barrualde Ospitala


situs togel

situs toto