Galdakao eta Portugal lotuko dituen gazte trukea antolatu du Argizaik
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Sam M.
Herri eta kultura desberdinen inguruko «ezaguera ahalbidetzea» helburu duen gazteen arteko trukea antolatu Argizai taldeak, Galdakao eta Portugalen artean. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 7ra bitarte. Albiste honetan batu ditugu trukean parte hartzeko jakin beharrekoak.
Aurten ere gazteen arteko trukea antolatu du Argizai aisialdi taldeak, kasu honetan Galdakao eta Portugalen artean. Izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 7ra arte egin daiteke horretarako sortutako webgunearen bitartez.
Trukean 2006-2007-2008 urteetan jaiotako gazteek parte hartu dezakete eta ingelesa jakinez herri eta kultura desberdinen inguruko «ezaguera ahalbidetzea» da helburua.
Arlo ekonomikoari dagokionez, 200€ko kostua izango du jarduerak. Osotara 13 plaza egongo dira trukaldirako, eta eskaria handiagoa izatekotan zozketa bidez aukeratuko dituzte hautetsiak.
«Ingelera badakizu eta uda honetarako abentura bila bazabiltza, eman izena!», animatu dute Argizai taldetik. Proiektu hau antolatzeko Galdakaoko Udalaren eta Erasmus programaren laguntza du taldeak.
Informazio gehiago eskuratu daiteke proiektuak@argizai.org helbidera idatziz edo 688842899 zenbakira deituz.