Galdarra konpainiak antzezlan bi eskainiko ditu bihar Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdarra konpainiak antzezlan bi eskainiko ditu bihar Torrezabal Kultur Etxean. Galdakoztarrek ‘No soy yo, soy… yo’ eta ‘Tomate bi eta norabide bi’ obrak aurkeztuko dituzte, Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldien barruan.
Beste urte batez, Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiak antolatzen ari dira Torrezabal Kultur Etxean. Hogeita hirugarren edizio honetan hainbat konpainiek haien lanak aurkeztuko dituzte, haien artean Galdarra galdakoztarrek.
Konpainia bihar, ekainak 20, arituko da Torrezabalen eta antzezlan bi eskainiko ditu 19:00etatik aurrera. Batetik, José Cedenaren ‘Don Sabino Curatrasdedoper’ obran oinarritua dagoen ‘No soy yo, soy… yo’ aurkeztuko dute Jon Astui, Javi Oñate, Mª Carmen Alvarez, Consuelo Prieto eta Pilar Monrealek.
Bestetik, Justicia Alimentariaren bideo bat abiapuntu duen ‘Tomate bi eta norabide bi’ eskainiko dute Maribi Bilbao, Josune Linaza eta Vanessa Seco aktoreek eta Maribi Altuna, Gregoria Toledo, Lucía Garzón eta Piedad Ortiz dantzariek.
Saio honetarako sarrerak eskuragai daude aretoan eta webgunean 2 eta 3 euro arteko prezioan.