«Gara»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2018ko urria
Euskeraren historian, «gara» berba honek esangura ugari hartu deuskuz, eta gaztelerazko «desarrollo» berbagaz dauka zerikusia. Gaur egun, euskeraren egokitze-bidean, hainbat berba barri sortu doguz lexema hau oinarri dogularik. Aikomenzan batzuk: garatu, garapen, garatze, etab.
Baina berba hau aspaldirik hona erabili deuskue gure baserritarrek, garaian garaiko landareak eta barazkiak garara etorri eta garatzen hastean. Barazki bakoitzak bere tertzioa dauka, gordinik zein egosita samur-samur jateko.
Behin garatzen hasi ezkero, gora egiten dau eta aihen edo kimuak garatu ahala gogortu egiten da harik eta haziak sortzen hasi arte. Behin horra ezkero, hazitarako itxi behar dira barazkiak, hurrengo urtera hazia barriro ereiteko. Garatzen diran landare artean, arbia izan da estimatuena eta «arbigara» izena hortik dator. Arbiaren gara, guri-guri dagoenean, klask! Apurtu, egosi, ura ondo kendu, haragi gazigarri apur bat nahastu mingotsa kentzeko eta gozo-gozo jan.
Jatorrizko arbiaren ordez, naboa nagusitu da, baina bere garari be «arbigara» deitzen jarraitu jako. Hizkuntzaren kontuak!