Garazi Etxebarria galdakoztarraren erakusketa ikusgai dago Bilboko Rekalde Aretoan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BBK Aretoa
Bilboko Rekalde Aretoak Garazi Etxebarria galdakoztarraren erakusketa hartuko du irailaren 3ra arte. Artistak akrilikoa, olioa, olioa barran eta espraia erabiliz egindako sei pieza daude ikusgai aretoan.
Bilboko Rekalde Aretoak Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikoko bekez gozatu duten artisten hautaketa bat erakusten du, Barriek programaren barruan. Oraingoan Garazi Etxebarria galdakoztarraren erakusketa hartuko du, irailaren 3ra arte.
Erakusketa artistaren lan berrienetako batzuen bilduma da. Lan gehienak mihiseetan eginak dira, baina piezetako bat paperean dago. Artistak hainbat prozedura artistiko erabiltzen ditu hauetan, hala nola akrilikoa, olioa, olioa barran eta espraia.
Hala ere, teknikari dagokionez, espraia da gehien erabiltzen duena: «Duela urte batzuk hasi nintzen erabiltzen, eta oraintxe bertan ezinbestekoa dut pinturan. Tresna honek berehalakotasuna ematen dit pintatzeko orduan: mugimendu azkar batekin bat-batekotasuna ematen duen keinu bat sortzen da».
«Obrak lasaitasuna sor dezan nahi dut; horregatik, askotan erabiltzen dut kolore beltza; ito gabe transmititzen du. Aukeraketa honetan nabarmentzen ez bada ere, zaila egiten zait beltz horretatik aldentzea, eta, horregatik, nire erosotasun-eremutik ateratzen saiatzen naiz, beste kolore batzuk dituzten obrak eginez, gorriak, urdinak, arrosa…, betiere adierazpen eta lasaitasun ildo
berari jarraituz», adierazi du Etxebarriak.