Garbigune mugikorra ezarri dute Bizkai kalean urtarrilaren 9ra arte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiaren garbigune mugikorra ezarri dute Bizkai kaleko 42. zenbakian, anbulatorioaren aurrean. Urtarrilarren 9ra arte egongo da eta albiste honetan batu dugu honetan bota ahal diren hondakinen zerrenda.
Urtarrilaren 9ra arte hainbat motatako hondakinak bota ahal izango dira Galdakaon, zehazki, Bizkai kaleko 42. zenbakian, anbulatorioaren aurrean. Han jarri dute garbigune mugikorra eta honako hondakinak bota ahal izango dira honetan:
- Etxeko tresna txikiak
- Sukaldeko tresnak
- Etxeko olioa ontzi itxietan
- Telefono mugikorrak
- Kableak
- Pinturak eta disolbatzaileak
- Aerosolak
- Kutsatutako xurgatzaileak
- Tonerrak
- Tinta kartutxoak
- Metalezko kapsulak
- Plastikozko kapsulak
- Pilak
- CDak, DVDak eta kaseteak
- Erradiografiak
Bestalde, Galdakaoko Udalak herritarrei gogorarazi die badagoela garbigune mugikor bat etenik gabe herrian, aste eta egunen arabera gunez aldatzen dena:
- Hileko 1. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Aperribaiko liburutegi inguruan
- Hileko 1. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Sixta Barrenetxean
- Hileko 2. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Urreta parkean
- HIleko 2. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Fray Romualdon, kiroldegiko alboan
- Hileko 3. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Berezikoetxen
- Hileko 3. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Agirre Lehendakariaren plazan
- Hileko 4. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Ardanza Lehendakariaren plazan
- Hileko 4. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Ander Deuna-Victor Parrokoan
Bestetik, bilketarako minipuntuetan cd eta dvd-ak, inprimagailuetarako kartutxoak, pilak, plastikozko tapoiak, telefono mugikorrak eta kontsumo baxuko bonbillak jasotzen dira, eta baita tamaina txikiko aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak ere: kalkulagailuak, telekomandoak, bizar-makina elektrikoen modukoak etab. Honako lekuetan daude bilketa puntu txikiak:
- Aperribaiko HI inguruan
- Sixta Barrenetxean, Zuatzuaurre parean
- Bizkai kalean, kiroldegiaren ondoan
- Juan Bautista Uriarte kaleak Zamakoarekin bat egiten duen gunean
- Usansolon, Ander Deunan
Tamaina handiko hondakinen bilketa ere egiten du Udalak, aurrez abisatuta. 944 256 720 telefono zenbakira deitu behar da abisu emateko, eta bertan adieraziko da zein egunetan batuko diren bota nahi diren hondakin handiak.