Gau Beltza ospatzeko ekintzak antolatuko dituzte Usansolon

Argazkia: Ane Zubizarreta.

Aurten ere Gau Beltzarekin bat egingo Usansolok eta zenbait ekintza antolatu dituzte herrian urriaren 31rako. Hemen batu dugu egitarau osoa.

Ohi denez, urteko gau ilunenetakoa biziko da barikuan, urriak 31, eta Usansolon ere hau ospatzeko ekintzak antolatu dituzte.

Zehazki, hau izango da eskainiko diren ekintzen zerrenda eta hauen ordutegia:

17:30 Ludotekako tailerra
18:30 Mozorro, dantza lehiaketa ta photocall-a
19:15 Sari banaketa
19:30 Suzko ikuskizuna