Geltokia Erdigunean plataformak asanblada irekia antolatu du gaurko

Argazkia: BINKE

Usansolotarrek herriko erdigunean Metro geltokia eskatzen jarraitzen dute eta Geltokia Erdigunean plataformak aldarrikapenaren hurrengo urratsak erabakitzeko asanblada irekia antolatu du gaurko, abenduak 17.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak Metroaren 5. linearen proiektua aurkeztu zutenetik, horren kontra agertu dira usansolotarrak.

Salatu dutenez, gaur egun Usansoloko erdigunean dagoen tren geltokia kenduko dute eta horren ordez ospitalean eraikiko dute herriko Metro geltoki bakarra.

«Jaurlaritzak ospitaletik erdigunera lanzadera bat jartzea proposatu zuen baina guretzat ez da nahikoa. Erdigunean geltoki bat izan behar du Usansolok», aldarrikatu dute herritarrek.

Geltokia Erdigunean plataformak mobilizazioak, instituzioekin bilerak eta herri galdeketa antolatu ditu azken hilabeteetan eta hurrengo pausoak zeintzuk izango diren erabakitzeko asanblada irekia antolatu du gaurko, abenduak 17.

Hitzordua Gure Etxean izango da 19:00etan eta plataformak herritarrak animatu ditu parte hartzera: «Denon artean lortuko dugu!».


situs togel

situs toto