BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala eratu da lehenengoz, galdakoztar bat tartean dagoela

      2025-06-04
      0
    • Eskualdeko jaietatik bueltatzeko autobus zerbitzua zapatuan jarriko da martxan

      2025-06-04
      0
    • Aiarako aranera bisita, gimnasia ikastaroa, mendi ibilaldia eta antzezlana, Galdakaoko adinekoentzat

      2025-06-04
      0
    • Herriko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-03
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Gure herrietako saltokietan, musukoa jantzita eraman beharko dugu ala ez?

Gure herrietako saltokietan, musukoa jantzita eraman beharko dugu ala ez?

Binke
2022-04-20
721
0

Pandemia
BINKE / 2022ko apirila

Gure herrietako saltokietan, musukoa jantzita eraman beharko dugu ala ez?

TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Macniak

Gaurtik aurrera musukoa leku itxi gehienetan erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango. Denda, taberna, tailer eta antzeko saltoki zein enpresek eurek erabaki beharko dute bertako langileek eta bezeroek zer egin. Zein da baina, gure herrietako saltokien egoera? Binkek Galdakaoko hamar eta Usansoloko bost saltokirekin hitz egin du, euren erabakien berri banan-banan jasotzeko zerrenda honetan.

Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen musukoak barnealde gehienetan erabiltzeko derrigortasuna bertan behera uztea. Eta arau hori, behin Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, gaur bertan sartu da indarrean.

Aldiz, badira aurrerantzean ere maskara janztera derrigortuko duten guneak, zehazki hauek: osasun zentroak —ospitaleak, klinikak, anbulatorioak…—, farmaziak, garraio publikoak eta zentro soziosanitarioak —adinekoen egoitzak, adinbakoen egoitzak, gaixotasun bereziak lantzeko egoitzak…—. Gainontzeko eraikinek ez dute legez barnealdeetan derrigortuta izango musukoaren erabilera.

Hori dio legeak, baina errealitatea bestelakoa da kasu askotan; lantoki pribatuetan, esaterako, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuen eskumena izango baita aurrerantzean musukoa erabili behar den ala ez erabakitzea. Hala ere, langileen artean metro eta erdiko distantzia bermatu ezin den lantokietan Espainiako Osasun Ministerioak musukoa erabiltzea gomendatu du.

Ikastetxeetan berriz, ikasleek ez dute musukorik jantzi beharko, baina ikasle zein irakasle zaurgarririk egonez gero, maskara janztea gomendatzen da. Eusko Jaurlaritzak Pazkoa Astea amaitu orduko jakinaraziko ei die ikastetxeei egoera honen aurreko protokolo berria, behin Espainiako Gobernuaren dekretua aztertuta.

Eta gure herrietako saltokietan, zer?

Gaurtik aurrera enpresetako eta komertzioetako zuzendari zein jabeek erabakiko dute euren lantoki edo saltokietan zer egingo duten langileek baita euren dendetara doazen bezeroek ere.

Horregatik, Galdakaoko eta Usansoloko hainbat saltokiko jabeekin berba egin du Binkek, egoera honen aurrean hartu duten erabakiaren berri jasotzeko. Zehazki salmenta mota desberdineko 14 saltokirekin hitz egin du hedabide honek, eta hauek izan dira jaso dituen erantzunak:

Usansolon

Usansolo Ikusmen Zentroa
Jabeak berak musukoa jantzita eramaten jarraituko du dendaren barnean, «ni neu eroso nagoalako» holan, aitortu dio Binkeri, «eta bezeroak etor daitezala gura daben moduan».

Orue harategia
Orue harategiko jabeak onartu egiten du bezeroak ohitu egin direla dendara banan-banan sartzera, «beraz ez dot arriskua inon ikusten». Horregatik berak ere, bezeroak ez badio kontrakorik, ez du musukoa janzteko asmorik.

Fernando Alkorta ile-apaindegia
Distantziak eta pandemiara egokitutako gainontzeko neurriak hartzen jarraituko dute langileek, eta horregatik «bezeroaren arabera jantziko dogu musukoa», adierazi dute.

Usansolo Akademia
Bai irakasle zein ikasleentzat musukoaren erabilera modu librean erabakitzea uzteko asmoa agertu du akademiaren arduradunak, «baina aldizkari ofizialek esaten dabena jarraituta beti».

Kiram diseinua
Janztearen edo ez janztearen erabakia modu librean utziko dute, bai langile zein bezeroentzat ere, «baina errespetuagatik bezeroren bat musukoarekin jantzita badator, guk be modu berean hartuko dogu».

Galdakaon

Roquechar janari-denda
Momentuz langileek ez dute musukoa janzteko asmorik, «oso deserosoa da lan egiteko eta legeak baimena emoten badeusku, gu kentzeko desiatzen gagoz». Beraz, «ezin doguz bezeroak ezer egitera behartu, datozela gura daben moduan».

Urki Kafea
Bai langile zein bezeroentzako askatasun osoa eskainiko die Urki tabernako jabeak, «desiatzen gengozan horretarako-eta, orain mantendu egingo dogu?», galdetu dio lokaleko arduradunak Binkeri.

Easo bakailao-denda
Oraindik ez dute erabaki zer egin, «baina ziurrenik jantzita eroaten jarraituko dogu». Hori bai, ez dute bakailao-dendako bi jabeek inor derrigortzeko asmorik.

Javier ile-apaindegia
«Bezeroen aurpegietatik 30 zentimetrora gagoz askotan, eta langile guztiok jantzita eroaten jarraituko dogu musukoa, adierazi dio Javierrek berak Binkeri, eta bezeroek ere jantzita eramatea gustatuko balitzaieke, ez dituzte derrigortuko.

On Kafe
«Askatasun osoa» eskainiko du On Kafe kafetegiko jabeak, bai langileentzat zein bezeroentzat ere, halaxe onartu dio hedabide honi behintzat.

Kil-Kir osagarrien denda
Denda honetako langileek «musukoa beti jantzita» eramaten jarraituko dute, eta eskertuko lukete bezeroek ere jantzita izango balute dendaren barnean. Hori bai, «pandemia hasi zanetik egiten gabizena mantenduko dogu: bezeroek eskuak gelarekin garbitzen jarraitu beharko dabe, ukitutako guztia ez hondatzeko».

Koba arropa denda
«Bezero barik egon garanean kenduta izan dogu dendaren barnean be, eta holan jarraituko dogu», esan dio Kobako jabeetako batek Binkeri, eta gaineratu: «Baina bezero bat musukoagaz jantzita datorrela ikusten badogu, guk be jantziko dogu».

Xabier harategia
Xabierrek ez du jakin zer egin, «Bilboko harategien alkartean nagoalako eta pandemiaren aurrean eurek gomendatzen deuskuelako kasu bakotxean zer egin». Beraz, elkarte honek esandakoa egingo dute Xabier harategiko langileek, «baina bezeroei ez deutsiegu derrigortu gura».

Oxford akademia
Musukoa erabili edo ez erabili, erabakia libre utziko dute bai irakasle zein ikasleentzat, «eta orain arte egin dogun moduan, gela bakotxeko airearen kalidadea eta Co2 kopurua neurtzen jarraituko dogu».

Artola auto-konponketak
Langileak elkarren arteko distantzia handira daudenez, langileek ez dute musukorik jantziko aurrerantzean, «baina bulegoan edo bezeroen aurrean beti izango dogu jantzita», aitortu dio tailerreko usabak Binkeri.

Orokorrean, ikusten den bezala, zuhurtzian eta errespetuan oinarrituko dute euren jarduna dendari guztiek, eta inork ez dio erakutsi Binkeri bezeroak derrigortuko dituenaren asmorik. Hori bai, gehienek onartu dute bezeroa establezimendura musukoarekin jantzita sartzen bada, eurek ere jantziko dutena.

Beldurra librea dela diote, eta horixe errespetatzeko prest agertu dira aldizkari honek elkarrizketatutako saltzaile guztiak.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Arantza Gallastegi ETBko Ur Handitan saioan izan ...

Hurrengo albistea

Zabalik dago udalekuetan izena emateko epea Aperribaien, ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Erreportajeak

    Egonkortu nahi dugun hauspoa

    2020-01-17
    Binke
  • Atzera begira

    Eskolea kuartel bilakatu zanean

    2021-02-19
    Binke
  • Atzera begira

    Obusak Galdakaoko zeru ganean

    2021-07-16
    Binke
  • Erreportajeak

    Usansoloko Orfeoia, desagertzeko zorian

    2018-03-16
    Binke
  • Erreportajeak

    CrossFit-a, moda bat baino gehiago?

    2022-02-21
    Binke
  • Erreportajeak

    Ortua duen herria ez da gosez hilko

    2018-07-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

Galdakaoko udaltzain 'beterano' bat hil da uztailaren 5arekin batera, Fernando García de Eulate Asarta. Nafar jatorriko udaltzain oihak...
  • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

    Usansolo
    2025-06-05
  • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

    Usansolo
    2025-06-05
  • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

    Galdakao
    2025-06-05
  • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

    Galdakao
    2025-06-04

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu