Hauek izango dira Galdakaoko udalbatza berria osatuko duten 21 kideak
Galdakaoko udalbatzak EH Bilduko bederatzi zinegotzi, EAJko sei eta PSE-EEko, Usansolo Herriako eta Auzoakeko bina zinegotzi izatea erabaki zuten herritarrek domekan antolatutako udal-hauteskundeetan. Espainiako hauteskunde-legeak 20.001 eta 50.000 biztanle arteko herrietako udalek 21 zinegotzi izatea araututa duenez, hauek izango dira datorren legegintzaldian Galdakaoko udalbatza osatuko duten kideak.
TESTUA: Jon Gomez Garai
Udal-hauteskundeetan Galdakaoko udalbatza nola eratuko den erabaki zuten maiatzaren 28an galdakoztarrek eta usansolotarrek. Azken hauek ere Galdakaoko Udalerako bozkatu behar izan dute —segregazio prozesua ondo bidean, azkenekoz egingo dute horrela, 2027ko udal-hauteskundeetan Usansoloko Udaleko zinegotziak erabakitzeko egingo baitute—.
Horregatik, datorren 2023-2027 legegintzaldian Usansoloren segregazioa helburu duen plataformak ordezkaritza izaten jarraituko du bi zinegotzirekin —aurreko bi legegintzaldietan bezala—. Galdakoztarren artean ere izan da berezitasunik aurtengo bozetan, besteak beste:
Galdakaoko historian lehenengoz EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak zinegotzi kopurua nabarmen igota —sei zinegotzitik bederatzi izatera—, EAJk aurreko legegintzaldiko sei zinegotziei eutsi die —nahiz eta 483 boto galdu 2019tik—, aurreko udal-hauteskundeetan ezusteko politikoa ekarri zuen Auzoak plataformak lau zinegotzitik bi galdu ditu eta Podemos taldeak izan duen zinegotzi bakarra desagertu egin da udalbatzatik.
Horrela ba, hauek dira Galdakaoko udalbatza osatuko duten 21 herritarrak, jasotako boto kopuruen arabera batuta:
EH Bildu
1. Iñigo Hernando Arriandiaga.
2. Edurne Espilla Etxebarria.
3. Asier Egiraun Iturbe-Ormaetxe.
4. Amets Iturbe Bustillo.
5. Alberto Ealo Artetxe.
6. Eguzkiñe Gezuraga Barrena.
7. Asier Korta Ibarra.
8. Izaskun Barbarias Garaizar.
9. Mikel Larunbe Garcia Del Castillo.
EAJ
1. Ainhoa Agirregoikoa Maguregi.
2. Alfredo Olea Pueyo.
3. Ane Valencia Laso.
4. Koldo Goioaga Aizarna.
5. Clara García Rodríguez.
6. Jon Ander Diez Ruiz.
PSE-EE
1. Victor Trimiño Vegas.
2. Nerea Teruelo Calvo.
Usansolo Herria
1. Iñaki Urgoiti Llano.
2. Unai Etxezarraga Gomez.
Auzoak
1. Antonio ‘Toño’ González Gutiérrez.
2. Mónica Bailón Fernández.