
Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Lagun kopuru handia batuko dituzten hitzordu bi hartuko ditu Usansolok asteburuan. Bihar Euskal Herriko Joaldunen Festa ospatuko da herrian eta domekan aldiz, Herri Lasterketaren zortzigarren edizioa. Hitzordu bi horiek bakoitza bere aldetik aurretik iragarri izan baditu ere, hauen egitaraua gogorarazi nahi izan du BINKEk albiste honetan.
Jai giroa izango da nagusi Usansolon bihartik aurrera, izan ere, hitzordu handi bi hartuko ditu herriak asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa.
Euskal Herriko Joaldunen Festa bihar izango da, maiatzak 31, eta ehunka joaldun batuko ditu ekitaldiak. Oinarin Dantza Taldeak egitarau zabala du eguna ospatzeko eta besteak beste, kalejira eta poteoa izango dira.
Domeka goizean aldiz, Usansoloko Herri Lasterketaren zortzigarren edizioa antolatuko du U113 taldeak. Lau kategoriatan banatuko da lasterketa eta Arlo Baltza plazatik irtengo dira guztiak, BINKEk jaso zuen moduan.