BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran Sierraren eskutik

      2025-06-13
      0
    • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

      2025-06-12
      0
    • Mikel Bizarren 'Su beltzaren egunsentia' obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

      2025-06-11
      0
    • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

      2025-06-11
      0
    • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

      2025-06-11
      0
    • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

      2025-06-11
      0
    • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

      2025-06-11
      0
    • Gaizka Carregal galdakoztarrak Bizkaiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du

      2025-06-10
      0
    • Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea

      2025-06-10
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Ibaizabal ibaiaren inguruetan uholdeak saihesteko lanak amaitu dira

Ibaizabal ibaiaren inguruetan uholdeak saihesteko lanak amaitu dira

Galdakao
2023-11-22
669
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Uraren Euskal Agentziak amaitu ditu Nerbioi eta Ibaizabal ibaien inguruetan uholdeak saihesteko lanak. Ibaien berbideratzeari esker Galdakao, Basauri eta Zaratamoko 5.200 pertsonek ur-goraldien arriskupean egoteari utzi diote, 11 urteko obren ostean. Hemen batu ditugu proiektuaren nondik norakoak.

Uholdeak ekiditzeko helburuz Ibaizabal ibaia berbideratzeko proiektua jarri zuen martxan 2010ean Uraren Euskal Agentziak eta lanak amaitu direla iragarri du gaur. Galdakao, Basauri eta Zaratamoko 5.200 pertsonek ur-goraldien arriskupean egoteari utzi diote proiektu honi esker.

Egoitze-lanen nondik norakoak gaur, azaroak 22, azaldu ditu Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Galdakaoko Merkadillo zubiaren ondoan egindako agerraldian. Hitzorduan Antonio Aiz URA Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Aitor Aldasoro Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordeak, Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Asier Iragorri Basauriko alkateak eta Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak ere parte hartu dute.

Tapiak proiektua hiru Udalekin egindako elkarlanaren emaitza dela azaldu du eta «uholde arriskua nabarmen murriztu» dela azpimarratu du. «Nahiz eta oraindik xehetasun batzuk falta diren, diseinatutako ibaiaren ahalmen hidraulikoa lortu da», adierazi du sailburuak.

Hernadoren hitzetan, «Galdakaorentzat oso garrantzitsua da proiektu hau, izan ere, lehen ia urtero uholdeak genituen eta azken bi urteetan jada ez dira gertatu». «Gainera, Ibaizabal ibaiaren inguruetan dauden txokoetaz gozatzeko aukera izango dugu orain herritarrok», adierazi du Galdakaoko alkateak.

Galdakaoko EAJ-PNVk ere bere zoriona agertu du proiektuak ekarriko dituen onuren aurrean. «Zalantzarik gabeko pozaren unea da ibaiertze honetako eta orokorrean bi udalerrietako bizilagun guztientzat, lan hauek ondorio pertsonal eta material larriak dituzten gainezkatzeei amaiera emango dien neurrian», adierazi du Ainhoa Agirregoikoa bozeramaileak.

Proiektuaren xehetasunak

Proiektu osoa egiteko 11 urteko obrak egin dituzte eta 36,2 milioi euroko aurrekontua izan dute. Hiru fasetan banatu dira lanak eta uholdeek eragindako espero zitezkeen kalte materialak 7 milioi eurotik 0,7 milioi eurora murriztu dira hauei esker. Guztira, 5,3 kilometroko ibilgua egokitu da.

Lehenengo fasean ibilguaren hustutze-ahalmena handitu zen Nerbioi ibaiaren 2.020 metroko tarte batean. Halaber, beharrezko obra eta zerbitzu-berritze guztiak egin ziren.

Bigarrenean aldiz, ibilgua 1.570 metroko tarte batean handitu zen, Nerbioi ibaiaren elkargunearen eta Ibaizabaleko Bengoetxe presa txikiaren artean. Horren ondorioz Urbiko eta Bridgestoneko zubiak aldatu behar izan zituzten eta Urbiko presa txikia partzialki eraitsi.

Hirrugarren fasean Ibaizabal ibaiaren funtzio hidraulikoa eta husteko gaitasuna hobetzeko obrak bildu dira: Bengoetxeko presa txikiaren eta Plazakoetxeko presa txikiaren arteko 1.640 metroko luzeran. Honekin pertsonen eta inguruneko jarduera ekonomikoaren segurtasuna areagotu da batetik eta bestetik, uholdeetatik babesteko lehen eta bigarren faseen gaitasuna handiagotu da.

Azken fase honen mugarri izan da Galdakaoko Merkadillo zubia handitu eta zaharberritzea. Eusko Jaurlaritzatik nabarmendu dutenez, «lehen ura husteko ahalmen gutzikoa zen».

Bestalde, jarduera gehigarriak egin dituzte inguruetan, besteak beste, Plazakoetxe zubiko zutabeen oinarriak sendotu dituzte eta erabileraz kanpo dagoen Bengoetxeko presa txikia eraitsi dute.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Auzoetarako proiektuak herritarrekin elkarlanean sortzeko egitasmoa jarriko ...

Hurrengo albistea

«Biolentzia patriarkalari aurre egiteko» kontzentrazioa deitu da ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Aingeru Garay eskiatzaile galdakoztarrak Munduko Eski Alpino Kopan parte hartuko du

    2023-01-04
    Galdakao
  • Aktualitatea

    La Palmako El Paso herriak GBGE elkartea omendu du, euren herriko egunik handienean

    2022-08-23
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ahobizien eta Belarripresten topagunea egingo dute bihar Galdakaon

    2025-05-15
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Bueltan dira udalekuak, eta gaur ireki da bertan izena emateko epea

    2021-04-19
    Binke
  • Aktualitatea

    Trenak pertsona bat harrapatu du Basaurin eta ondorioz Euskotrenek zerbitzua eten du

    2023-04-18
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Garbigune mugikorra ezarri dute Bizkai kalean urtarrilaren 9ra arte

    2023-12-27
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran Sierraren eskutik

Autoezagutzarako tresna bat da astrologia, psikologia, hizkuntza sinbolikoa eta gure kontzientziaren erritmoekiko...
  • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

    Galdakao
    2025-06-12
  • Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

    Galdakao
    2025-06-11
  • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

    Galdakao
    2025-06-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu