«Ikustezina super boterea ez denean…», Yayone Altuna
Meraki
Yayone Altuna Charterina
BINKE / 2020ko azaroa
Ikustezina super boterea ez denean…
Asko dira; gehiegi. Arbuioa pairatzen dutenak dira; kontratu sozial, politiko, familiar eta ekonomikotik baztertuak. Ez dute funtsezkorik, baina, batez ere, ez dute giza zentzurik, edo, hobe esanda, kendu egin diete. Botere-talde, ideologia eta eliteentzat, ikusezinak, errealitatearen ikuspegi desitxuratua dira; ez dira bateragarriak beren munduaren konfigurazioarekin. Bertan daude, baina ez dira existitzen.
Errealitate horren aurrean, non kokatzen gara? Zer egiteko prest gaude? O. Iglesias soziologoak esango lukeen bezala, hiru aukera ditugu; lehenengoa, eseri eta treneko leihotik paisaia ikustea izango litzateke, eta berau, gizarteak azken urteotan asko aurreratu duelako nolabaiteko poztasunez egitea. Baina argazki horretan ez dira sartzen ez baztertuak, ez pobreak; horregatik, begiak itxi behar dira, eta ez ikusiarekin benetan existituko ez balira bezala egin. Bigarrena, haserretu eta «gelditu trena, ni jaistera noa» esatea bezala litzateke. Bidegabekeria aldarrikatzea, baina ekintzara ez pasatzea, saihestezina den zerbait delako. Hirugarren aukera, «gelditu trena, ni jaistera noa» adierazpenarekin hasten da baita, baina, gainera, ekintzara pasatzen gara, gidaria aldatzen dugu, jarraitu beharreko bidea erabakitzen dugu, helburu berriekin eta beste abiadura batekin, inor atzean gera ez dadin.
Ederra litzateke guztiok hirugarrena aukeratuko bagenu, ikusezin horiek ikusarazteko, beren izatea, duintasuna, eskubideak eta giza estatusa errespetatuak izan daitezen. Horixe norbanako edo gizarte baten benetako super boterea.