Gure berbaz 

«Agur Jaunak»

2018-09-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko iraila Agur jaunak kantua, ezaguna dogu Euskal Herrian zehar, baina, beharbada, bere jatorria ez hainbeste. Jatorriaren bertsio bat baino gehiago daukaguz, baina batera jo zein bestera jo, danetan agertzen jaku, Urtxalle (Manuel F. Lekuona Rezola: 1828-1901) eta bere 1851eko pelota-partidu ospetsua. Urtxalle bere jaiotetxe izenez ezagutzen dogun hau, Oiartzunen jaio zan baina gero Errenterian bizi izan zan. Antonio Zavalak Auspoa bildumako 116an dinoskunez, Urtxalleri zor deutsagu Agur jaunak kantua, Antonio Peña y Goñi jaunak kantu eta pianorako solfeoz jarria. Ez dakigu non entzungo eban Urtxallek. Kantuko «gire» aditzari begiratuz gero, Zuberoa aldekoa dirudi, edo, bertsolaria

«Ama Lur»

2018-07-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko uztaila Bizitzaren joanean berba barriak sortzen doguz leku-denboretara egokituz. Berba barriotako bat «Ama Lur» dogu. Berba horrek 50 urte beteko deuskuz aurten. Izan be, 1968an Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak, «Tierra Madre/Ama Lur» izeneko pelikula-dokumental ederra aurkeztu euskuen Donostian. Filma horren izenburua ikusita, itzulpena txarto eginda dagoala konturatuko gara. Itzulpen zuzena «Lur Ama» dogu, ama, lurra barik, lurra dalako naturaren ama. Argitasun hau emonda be, mende erdiko berba barri hau edur-bola bat lez etorri jaku handitzen eta batzuentzat, euskal mitologiako jainkosa kategoriaraino heldu da azken urteotan. Baina, izan be badaukaguz iturriak hizkuntzaren ispiluan begiratzeko. Besteak

«Buru-bihotza»

2018-05-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko maiatza Gure gorputza, anatomikoa izanik, sinismen eta kultura ezbardinen eraginez, sinbologiaz beterik etorri jaku historian zehar. Atal bi aipatuko doguz: burua eta bihotza. Aristotelesentzat, gizakiaren adimen eta sentimentuak bihotzean egozan eta osteko askok be holan pentsatu izan dau. Hizkuntza, bizitzaren ispilua danez, berba bakoitzaren azterketa diakronikoak, jatorrira eroango gaitu. Kasurako, latineko, «cor + dare (dar el corazón) > cordere > cerdere > credere > creer» bilakatu da gazteleraz. Gazteleraz, berba asko daukaguz bihotzagaz lotuta, esaterako: «corazonada, descorazonado, manos al corazón», etab. Dirudienez, sentimentuak bihotzean dagoz. Kultura honek eragina izan dau euskal munduan be, eta badaukaguz

«Artoa»

2018-04-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko apirila Artoa izenez ezagutzen dogun jakia XVII. mendean Ameriketatik ekarritakoa dogu. Guk bageunkan aurretik, «artatxiki» (gazt. mijo) deritxaguna, baina Ameriketakoa emankorragoa suertatu zan eta gure soloak artaduiz bete ziran pertsona zein ganaduen elikagai legez. Artoaren ereitza azaltzeko esaera pare batera joko dogu. Aiko: «San Jurgi, artoak ereiteko goizegi» (apirilaren 23a); «San Marcos, artoak ereinda balegoz» (apirilaren 25a); beraz, hazeguna, apirilaren 24a. On Jose Miguel Barandiaranek, Martin Txikiren mito baten esaeran, besteak beste, hauxe dakar: «Orri irtete arto ereite». Artoaren kultura garrantzitsua izan da gurean eta gariagaz batera biak elikagai oinarrizkoak. Gariak bere maila izan dau

«Udabarriaren mitoa»

2018-03-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko martxoa Martiaren 21ean hasten jaku udabarria. Neguko solstiziotik eguna hazten etorri jaku eta eguna eta gaua bardintzeari «ekinozio» deritxagu. Latineko berba konposatu batetik dator: «aequinoctium (aequus= bardina eta nox= gaua)», hau da, luzari berbera egunak eta gauak. Zientziaren argitasuna agertu aurretik, mito bidez azaltzen izan jaku, besteak beste, udabarriaren hasiera. Greziar mitologiara joko dogu lehenengo. Zeus eta Demeter (Ceres, latinez) andragizonak ziran eta Persefone izeneko alaba bat eukien. Egun baten, Hades, hilen eta inpernuetako jainkoak, bahitu egin eban Persefone. Demeter bila ebilen eta aurkitu ezinean esan eutsan Zeusi: «Persefone ez badeustazu neuganatzen, aurten ez da

«Marti zein martxo»

2018-02-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko otsaila Urtearen hirugarren hilabeteari «martxo» deritzagu, baina Gorbeialdean «marti» be badarabilgu oraindik. Biak maileguak: marti < lat. martis-etik dator eta martxo < lat. martius-etik. Marte «gerraren jainkoa» zan erromatarren mitologian. Marti, zaharragoa da martxo baino. Latineko martius berba, bilakatzen joan zan gaztelerara bidean, «1. yod» bitarteko. Hau da, martius > martxo > marzo (fortiare > fortxar(e) > forzar, lez, (hortik «bortxatu»). Euskerak, bilakaeraren erdian hartu eban mailegua eta zaindu «TX»; gazteleraz «Z»-raino joan da. Horregaitik, euskerak gorde dituen erdibideko maileguak interesgarriak dira gazteleraren diakronia argitzeko. Gorbeialdean non darabilgun «marti»? Ba aiko, martizena, astearen bigarren eguna;

«Kalendarioa»

2018-01-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko urtarrila Urte barriak kalendario barria. Kalendarioa, «egutegia» izenez euskeratu dogu. Baina kalendario, latineko «calendae» eta bere eratorri «calendarium»-etik dator. Erromatarren kalendario zaharrean, «calendae» (gazt. calendas) hilabete bakoitzaren lehenengo egunak ziran. Grekoek ez eukien izen hori eta horregaitik, egingo ez dan gauzen bat adierazteko erabiltzen da esaera hau: «ad calendas graecas» hau da, «ez joan kalenda grekoen bila, ez daukiez-eta». Historiara joaz, erromatarren urte zaharra, hamar hilabetekoa zan, hau da, martitik abendura, lehenengoa «martius» eta «december» azkenengoa. Baina urtearen zikloa desorekatu egiten jakien eta kalendario Julianoa osatu eben, «februarius» eta «januarius» hilabeteak martiaren aurretik jarriaz. Geroagora,

«Gabon-afaria»

2017-12-22
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko abendua Intera bateko Gabon-afariak aldatuz joan jakuz. Lehenago, Gabon eguna bijilia eguna zanez ez zan haragirik jaten. Horregaitik gure baserrietan, Gabon gaueko sendi-afarian, orio-aza jaten zan hasieran, herri abestiak dinoskun legez: Aita Juaniko seme Perikozer daukak afaritekoorio-aza gozo-gozoaopil beroagaz jateko. Bigarren plater lez, karakolak jaten ziran tomatetsu. Janari hau be bijiliak eragindakoa zan, karakola ez dalako ez haragi ez arrain. Geroagora hasi ziran «tranpatxuak» eginez karakolei pernil zatiak-eta sartzen. Hirugarren platera arraina izaten zan, besigua, lebatza edo makailoa, abestiak dinoskun legez: Gabon gauean ospatzen dogu guztiok afari ona; besigu, lebatz, makailo saltsabakoitzak berak (ah)al dau(e)na.

«Urdea eta txarria»

2017-11-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko azaroa Baserrietan, txarria, estimatua da janari legez. Urtean zehar hazi eta loditu egiten da txarria, zemendiko San Martinetaraz gero hil eta jaten joateko, odolosteakaz hasi eta azkenengo urdairano. Ganera, txarriaren gantzagi urtuaren koipea, garrantzitsua da, bai txorixoak koipetan kontserbetako zein sukaldaritzan orio orde erabilteko. Esakereak dinoskunez «txarrikia dana aprobetxetan da». Txarri izena dala-eta, zera esango dogu: latin arrunteko «cirra= ule latza» berbatik datoz gaztelerazko «cerda/o» eta euskerazko «zerri>xerri>txerri/txarri». Baina txarriaren euskal izen zaharra «urdea» da. Zer gertatu dan? Ba, aiko. Urdea basoan geratu danez, hortik gure «baso urde> basaurde>basurde». Baina kuriosoa da hizkuntzaren jokoa. Basurdeak

«Dolare-etxeak»

2017-10-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko urria Gure baserriak sakabanatuak eta nahiko autarkikoak izan dira herriak uritartzen hasi arte. Hau da, baserri bakoitza, bere produktoetatik bizi izan da, abeltzaintza, labrantza, tresnagintza eta abar luze batetik. Etxeak be, gehiago edo gitxiago, autarkia horretarako egokituta egon dira euren egituran. Gure baserrietako produktuetarik bi aitatuko doguz: sagarra eta mahatsa. Behin urriraz gero, mahasduiak eta sagarduiak batu egiten ziran, apurka jan edo txakolina eta sagardoa lortzeko. Mahats eta sagarraren ardoa aterateko, dolare edo prentsa erabiltzen zan. Dolare batzuk soltuak ziran, nahinora eroateko, baina beste batzuk, etxeko atzeparteko gela baten fijatzen ziran beren beregi haga bat

«Karea baserrian»

2017-09-22
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko iraila Gure herriak, uritartu egin aurretik, labrantzatik bizi ziran eta gure soloetako abonu edo ongarri erabilienak, satsa eta karea ziran harik eta abonu kimikoak etorri arte. Satsa lortzeko, azpigarri, ida eta orbelak erabilten ziran eta karea egiteko kare-harria. Gure soloetako ereitzak ziklikoak ziranez, ondo abonatu behar ziran lurrak uzta onak lortzeko. Satsa, korta-ganaduen azpietan egiten zan, baina, karea, karobietan. Karobiak biribilak ziran eta azpian arketa bat eukien sua egiteko eta gainetiko guztia kare-harria. Berotu eta berotu, kare zuria lortzen zan eta ura bota ezkero kare bizia. Auzolanean egiten zan karobi-beharra. Kare bizia gauza askotarako erabiltzen

«Linoa gurean»

2017-07-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko uztaila Gaur, edozein dendatan erosi geinkez linozko soinekoak. Gurean be, ezagutu izan dogu linoaren kultura, linaza, linazasoro toponimo eta abizenak bitarteko. Linoa, udagoieneko San Lino inguruan ereiten zan gurean eta behin San Juanetatik lasterrera ebagi. Lino-landaretik lino-harirako bidea luzea zan. Behin lino heldua ebagi ezkero, ondo sikatzen zan eguzkitan. Hazia garandu eta gero, lino-bedar sikua, ur putzu baten sartzen zan ondo beratuteko. Jarraian barriro sikatu ondo eta jo-jo-jo egiten zan hariak aterateko. Linoa jo-jo ostean, ezpatatu egiten zan eta azalak apartatu hariari. Behin horra ezkero, kardatu egiten zan linoa eta gero fin-fin irun gorueta bidez.

situs togel

situs toto