Herritarren iritziak 

«Bidea mimoz eta puntu duinez jostea», Nerea Urgoiti

2022-01-24
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2022ko urtarrila Bidea mimoz eta puntu duinez jostea Hor daude gaur ere neguko eguzki izpien epeletan goxo-goxo. Heldu da lehenengoa tipi-tapa takataka bultzatuz. Bigarrena han dator astiro-astiro esku batean muleta eta bestean katxaba dakartzala, asimetriko bezain elegante. Eta apurka-apurka euren txokoa betetzen joan da, takatakak nonahi, muletak zeinahi. Badator zazpigarrena ere, berandu eta bizi-bizi, parkera sarrerako kurba zuzen hartuz, abiadura mugak gaindituz. Gidariak, egunotan bilobatzat bataiatu duzunak, erlojua begiratu, musu eman eta «ordubete barru nator» esan omen dio. Imajinatu duzu ordubete horretan zenbat gauza egin behar dituen, zenbat errekadu eta buruhauste.  Kostata heldu dira izkina hontara

«Paper usaina», Joanes Urkixo

2022-01-24
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2022ko urtarrila Paper usaina Urte hasiera orotan, Erregen inguruan, haurtzaroko oroitzapenak etortzen zaizkit gogora, nahi eta nahi ez. Erregenetako nire argazkian, Meccano, metraileta, indiar, bakero eta halako sortaren erdian, tronuan, liburuak daude. Argazki bizia gainera, zirrara batekin baitator —liburuok hartzera nindoan uneko esku dardara hura— eta usainarekin ere bai, paper usainarekin, alegia. Munduan asko legez, liburu zaleak apalategiak betetzen ditu eta, halakoan, lekurik gabe geratzen da. Nire kasuan, liburu elektronikoa arazoa konpontzera etorri zen. 2008an iragarri zuten hamar urteren buruan digitala erabat nagusituko zela paperezkoa neurri nimiñotara baztertuz. Eta aurreneko urteetan hala izan zen, baina 2015ean

«Biolentzia kapitalistari aurre egin», Peio Artola

2021-12-29
IritziaPeio Artola JugoBINKE / 2021eko abendua Biolentzia kapitalistari aurre egin Sistema kapitalistak langile klaseak jasaten duen indarkeria naturalizatzen du. Hildako langileak, eraildako emakumeak edo kale gorrian hiltzen direnak ez dira zoriaren, zorte txarraren, banakako erabaki okerren edo gobernuaren kudeaketa txarraren ondorio sistema kapitalistak oinarrian duen kapitalaren metaketa dinamikaren ondorio baizik. Izan ere, sistema kapitalista berez bortitza da, indarkeria mota horiek ezkutatu eta naturalizatzeko gai da, eskura dituen instituzio eta aparatu ideologiko guztiak erabiliz. Krisiak ezaugarritzen duen garaiotan, langile klasea proletarizazio prozesu bat bizitzen ari dela ulertzen dugu. Pobretze masibo bat egonkortzen ari den garaiotan, gure bizitzako esparru guztietan langileriaren zaugarritasun

«Gure azkena ote dator zerutik?», Estibaliz Apellaniz

2021-12-20
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2021eko abendua Gure azkena ote dator zerutik? Gaueko leihoa ireki eta zerua oskarbi, izarrez beterik: aurrean, ilargi bete gezurtia; albo batera artizarra, maitetasunari keinuka… eta han, ortzi-muga sakonean, asteroide maltzur bat mehatxuka. Ala neure begitazinoa izan ote da, ba? Azkenik gabeko espazioa beti izan dut amets-iturri; baina orain amesgaizto izan litekela esaten dute egunkariek. NASAk DART izeneko espazio-ontzi bat bidali du espaziora, DIMORPHOS asteroidea bere izar-bidetik atera eta Lur planetaren aurka talka egiteko arriskutik aldentzeko. Gure buru gainera omen datorren izar-beltz horrek 60 metroko diametroa dauka. Baina zer egingo digu, ba, kili-kili baino gehiago! Egia esan,

«Urgoitiko erailketa», Aitzol Altuna

2021-12-20
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2021eko abendua Urgoitiko erailketa Fernán Pérez de Ayalak 1376an idatzi zuen, azken Abendañotarra gasteiztarrengandik ihes irten zenean, bere osaba zen Galdakanoko Sanchoren semeak artatu zuela XII. mendearen amaieran, Nafarroako lur hauek konkistatuak izan aurretik. Hurrengo mendean, Abendañotarren leinua oso indartsua bihurtu zen, eta Urgoitiko dorrean bizi ziren, baina Igorreko Urkizu dorrera aldatu ziren bizitzera. Handik, Bizkaiko ganboatarren Ahaide Nagusiak bihurtu ziren, Nafarroaren aldeko familien buru. XIV. mendean, Abendañotarren leinuaren buruak Juan zuen izena, Urkizutik, besteak beste, Arratia osoa bere menpe zuelarik. Bere lehengusu bat, Pedro, Aramaioko VI. jauna zen, XII. mendean Nafarroako erregeak sortutako tenentzia edo

«Kixmi eta Olentzero»

2021-12-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko abendua Mito eder hau era honetara kontatzen deusku On Jose Miguel Barandiaran jakintsuak. Kristautasunaren sarrera, eta, ondorioz, mito jentilikoen desagerpena da Euskal Herrian oso zabalduta dagoan elezahar baten gai nagusia. Ataun herritik etorren bertsio baten arabera, jentilak, Ekialdetik hodei argitsu bat eurenganatzen ikusi eben. Fenomeno horrek bildurturik, jentil zaharrari deitu eutsoen eta inguru hartara eroan hodei misteriotsua ikusi eta zer esan gura eban adierazteko. Jentilaren erantzuna: «Kixmi jaio dok, gureak egin jok! bota naizue amildegira». Orduan, hodei argitsuaren atzetik, mendebalderantz joan ziran jentilak eta Arraztarango hesira heltzean, Jentilarri deitzen dan harritzar baten azpian lurperatu ziran.

«Klima antzezlana», Laura Sierra

2021-11-26
IritziaLaura Sierra DiazBINKE / 2021eko azaroa Klima antzezlana Munduko ehunka agintari, enpresari, zientzialari… elkartu dira Glasgowen klima aldaketaren aurkako ekintza globalari buruz eztabaidatu, eta adostasun estrategiko batera heltzeko. Helburua: gure planetan ematen ari den tenperaturaren igoera 1,5°Ctik ez pasatzea. Asko izan dira bertan hartutako konpromisoak, metano igorpenak %30 murriztea 2030erako, ikatzaren erabilpena jaistea, klima aldaketari aurre egiteko dirulaguntzak areagotzea etab. Baina, guzti hau txalotu behar dugu? Klima aldaketan aditu diren aztertzaileek ikusi dute herrialde guztiek hartutako konpromisoak beteta ere oso zaila izango dela 1,5°Cko muga hori ez gainditzea. Argi geratu da beraz, Klimaren Gailur honetan hartutako erabaki eta konpromisoen anbizio

«Alboan duzun hori», Julen Gabiria

2021-11-26
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2021eko azaroa Alboan duzun hori Amaitzear den urte honek utzi dizkigun albisteen artean, bada bat herri gisa izugarri —edo beldurgarri, gauza bera baita— ondo erretratatzen gaituena: apirilean bueltatu da bere jaioterrira Joseba Sarrionandia, bizialdi oso baten ostean. Iurretako gazte batek 22 urterekin zapaldu zuen herria azken aldiz, eta 63 urteko gizon bat itzuli da, orduko hura ez den beste pertsona bat, orduko hura ez den beste Iurreta batera. Sarriren begien barruan gelatxo bat balego, gustura eseriko nintzateke hango sofa batean, eta handik kontenplatu zeri begira geratu ote zen bera, 41 urteren ondorengo itzuleran; zerk eman

«Ikustezina super boterea ez denean…», Yayone Altuna

2021-11-26
MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2020ko azaroa Ikustezina super boterea ez denean… Asko dira; gehiegi. Arbuioa pairatzen dutenak dira; kontratu sozial, politiko, familiar eta ekonomikotik baztertuak. Ez dute funtsezkorik, baina, batez ere, ez dute giza zentzurik, edo, hobe esanda, kendu egin diete. Botere-talde, ideologia eta eliteentzat, ikusezinak, errealitatearen ikuspegi desitxuratua dira; ez dira bateragarriak beren munduaren konfigurazioarekin. Bertan daude, baina ez dira existitzen. Errealitate horren aurrean, non kokatzen gara? Zer egiteko prest gaude? O. Iglesias soziologoak esango lukeen bezala, hiru aukera ditugu; lehenengoa, eseri eta treneko leihotik paisaia ikustea izango litzateke, eta berau, gizarteak azken urteotan asko aurreratu duelako nolabaiteko poztasunez

«Tertzioa»

2021-11-25
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko azaroa Beste berba asko lez, «tertzio» be latinetik hartu dogu eta Gorbeialdean asko darabilgu beste sinonimo batzuekaz batera. Tertzio, latineko «tertius» —tercero, gazteleraz— adjetiborik harakoa da. Hiru, zenbaki ordinal hori, guk erromatarren ordutegi zaharretik hartu dogu. Erromaterren ordutegi zaharreko eguerdi-artea, sei zatitan banatzen zan. Aikomenzan: «Prima, secunda, tertia, quarta, quinta eta sexta». Uda partean, goizeko seiak ingurutik hamabietara eta neguan zortziak ingurutik hamabietara banatzen ziran sei orduok. Hortik ba, hamabiak = sexta hora, eta /e/ tonika laburraren diptongazio bidez, «siesta». Gaur, beranduago botaten dogu siesta, biao edo bekanekoa. Tertzio berba dala-eta, erromatarren eguerdi-arteko hirugarren ordua

«Bidaiatzea, gure sendabelarra», Jon Valle

2021-10-24
IritziaJon Valle VelázquezBINKE / 2021eko urria Bidaiatzea, gure sendabelarra Steve Jobs handiak esaten zuenari so eginez «nire bizitzako azken eguna izango balitz, gaur egiten nagoena egitea gustatuko litzaidake? Erantzuna egunetan zehar ezezkoa izaten jarraitzen badu, zerbait aldatu beharra dago». Bizitzen ari garen egoera larria dela eta, orain dela gutxi arte herrietako mugak itxita egon dira, kaleak isiltasunez beteta eta aireportuak huts-hutsik. Bat batean inguratzen gintuen dena eta planifikatuta geneukan guztia bertan behera geratu zen: lana, kirolak, ekintza sozialak eta nola ez, bidaiatzea. Gauza handietan pentsatu eta positibismoz beteriko pertsonak bagara, seguruenik, helburu berriak finkatzen ibiliko gara. Onena etortzear dagoela pentsatuko

«Egokitzapen prozesua, denontzako beharrezko», Irati Bediaga

2021-10-24
NeuretikIrati Bediaga RementeriaBINKE / 2021eko urria Egokitzapen prozesua, denontzako beharrezko Ohi bezala haur hezkuntzan estreinakoz hasten diren ikasleek egokitzapen prozesua egin zuten ikasturtearen hasieran; ezbairik gabe, garrantzi handiko prozesua. Baina kontziente al gara egokitzapen prozesu hau helduaroan ere beharrezko dugula hainbat momentutan? Arrate duela bi aste izan da lehen aldiz ama eta gizarteak kontatu dio bere bizitzako esperientziarik politenaren aurrean dagoela, gozatu egin behar duela. Berak ordea ezin du gehiago alabaren negarrekin, lorik gabeko gauekin. Gustura esango nioke denborarekin joango direla ama-alabak elkar ezagutzen, egoerari neurria hartzen. Martin duela hiru hilabete alargun geratu zen eta psikiatrak agindu dio barnean duen
1 10 11 12 13 14 30

situs togel

situs toto