Itxaso Etxebarria: «Euskara eta euskal kultura oinarri, proiektu herrikoia gara» | Publierreportajea
Publierreportajea
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola
BINKE / 2023ko azaroa
Hezkuntza euskaldun eta herrikoi baten alde euren borondatez gogor ari da lanean Eguzkibegi Ikastolako Artezkaritza Kontseilua. Itxaso Etxebarria zuzendariarekin batera (ezkerretik lehena) eurek dira: Naia Zuluaga, Joana Bilbao, Jon Feliz, Irantzu Agirregoikoa, Nerea Jimenez , Joana Loroño, Joana Uriarte eta Oihane Arana.
Zeintzuk dira Eguzkibegi ikastolaren oinarrizko ikurrak? Ikastolak 0-16 tarteko hezkuntza eskaintzen du. Proiektu herrikoi eta kooperatiboa gara eta euskara eta euskal kultura oinarri izanik, hezkuntza metodologia aurrerakoiak erabiltzen ditugu.
Eta Haur Hezkuntzan bereziki eskaintza sendoa daukazue, ezta? Bai, Ikastolan bereziki zaindu dugu etapa hau. Irakaslearen formakuntzan oinarrituta HH0-2 ikasgelak orain dela 5/6 urte berritu genituen Piklerren irizpideetan oinarritutako espazioak sortuz: mugimendu librea eta umearen erritmoa errespetatzen da. HH 3-6n, Urtxintxa proiektua eta Kuku emozio programarekin lan egiten dugu. Kokapenari esker, naturaz gozatzen dugu.
Garrantzi handia ematen diozue ikaslearen garapenari? Ikaslea eta familiaren beharrizanak proiektuaren erdigunean daude. Haur hezkuntzan familiekin banakako etxekotzea antolatzen dugu familia-ikaslearen beharrizanetik abiatuta. Haurra gurekin hasi aurretik batzarrak antolatzen ditugu elkar ezagutzeko. Ordutegien malgutasuna eskaintzen dugu, eta haurtzaindegi zerbitzua dugu goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00etara. Opor garaian eta uztailan ere zabalik gaude.
Beste etapetan zer eskaintzen duzue? Ia 15 urte daramatzagu konpetentzietan oinarritutako pedagogia eskaintzen. Ikastola eleanitza gara gainera: ingelesa HHtik ematen da eta DBHn arlo bat ingelesez jasotzen dute Ikasleek. Frantsesa ere DBHn ematen da. Horrez gain, elkarbizitza sustatu eta eskola jazarpena ekiditeko, KiVa programa ezarri genuen orain urte batzuk.
Instalazioak eraberritzeko prozesuan zaudete… Oso argi daukagu ikastolaren erdigunean pertsonak daudela, eta irakasle-ikasle harremana oinarrizkoa dela. Hori da gure lehentasuna. Hala ere, espazioak egungo pedagogia ereduetara egokitu behar dira. Espazio eroso, erakargarri eta egokiak eskaini behar ditugu. Horretarako, DBHko ikasgelak, teknogela eta laborategia pasadan urtean berritu genituen eta aurten LHrekin hasi gara eta jantokia eta sukaldea ere berriztu ditugu.
Behin eta berriz pertsonen garrantzia nabarmentzen duzue, zergatik? Pertsonetan eta talde lanean oinarritutako proiektua garelako. Kooperatiba bat gara. Herrikoia eta euskalduna. Horiek dira gure erroak. Eta ez dira hitz soilak: gure Hezkuntza Proiektua oso sendoa da atzetik familiak eta irakasle eta langile talde egonkorra daukagulako. Horren onurak nabariak dira: etapen arteko koordinazioa errazteaz gain ikaslearen jarraipena oso estua egiten dugu.
Etorkizunari begira, zeintzuk dira zuen erronkak? Euskararen transmisioak gure ardatza izaten jarraituko du. Horrez gain, 2025ean Ibilaldia antolatuko dugu, Erasmus+ programan parte hartzea eskatu dugu, eraikina eguneratzen jarraitzearekin batera plaka fotovoltaikoen bidez autokontsumoa sustatuko dugu…
·Ate irekietara etorri!
Ikastola ezagutu nahi duenak ikastolara deitu dezake bisita pertsonalizatua noiznahi egiteko. Ate ireki orokorrak berriz, azaroaren 19an eta urtarrilean egingo dira.