Kultura
BINKE / 2022ko maiatza

Oinarinek zapatuan ospatutako urteurrena 56 iruditan

TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIAK: Jabi Rojo

Usansoloko Oinarin Dantzari Taldeak 25. urteurrena ospatu zuen pasa den zapatuan, maiatzak 21. Egun osoko egitaraua antolatu zuten kideek, oraingo eta lehengo dantzarien elkartzea eta ikuskizuna protagonista izanda. Hemen batu ditu Binkek Jabi Rojo argazkilariak bidalitakoak.

Pasa den zapatuan, maiatzak 21, Oinarin Dantzari Taldeak 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu zuen. Binkek argitaratu zuen bezala, egun osoko egitaraua antolatu zuten herritarrek, helburu printzipala dantzari ohiak eta oraingo dantzariak elkartzea izanik.

Kalejira, trikipoteoa, kontzertuak… prestatu zituzten herritar guztiek ospa ditzaten urteurrena. 12:30ak aldera, Usansoloko kaleetatik kalejira antolatu ondoren, dantza ikuskizuna eskaini zuten Unkina kiroldegian. Bertan izan zen Jabi Rojo argazkilaria eta hemen batu ditu Binkek bidalitakoak:

 

Albiste honekin lotuta…

https://binke.eus/egitaraua-zapatu-honetan-ospatuko-du-25-urteurrena-oinarin-dantzari-taldeak/
https://binke.eus/oinarin-dantzari-taldeak-25-urteurrena-ospatuko-du-maiatzean/