«Kandelario lario», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2023ko otsaila
Kandelario eguna zezeilaren 2an ospatzen dogu eta gaur egun indarra galdu arren, lehenago jai handia eta polita zan. Elektrizitatea asmatu aurretik, besteak beste, kandela-argia erabilten zan iluntasuna argitzeko. Kandela baten osagaiak, metxa eta argizaria dira. Argizaria erleen abaietarik harakoa izaten zan eta hortik lehenengotako kandelen ezti-kolorea. Geroago, beharrizanen porasuz, beste osagai batzukaz egiten hasi ziran kandelak, animalien gantz edo koipeagaz eta osagai kimikoakaz. Kandelen euskarriak era askotakoak izan dira eta badira gaur be. Zaharrena, zurezko argizaiola izan dogu bere kandela mehe eta horia oboan batuta. Jakina, kandela izetuak, kandelanegarra dariola egoten dira euskarria zikinduz. Geroago, metalezko euskarri erosoagoak agertu ziran, batez be eleizetan. Goazen kandelario egunera. Egun horretan eleizan bedeinkatzen ziran kandelak, bizitzako edozein egoera arriskutsutik babesteko. Erremedio hau zientziaz kanpokoa izan arren sano zabaldurik egon da gure herrietan. Egun, esaera eta abesti bidez ezagutzen dogu: «Kandelarioz epel baño otsoa ardi arten hobe», «Kandelario-lario (h)atxari ura dario…».