Kanporamartxo irteera antolatu dute domekarako Usansolon

Argazkia: Burtotza Mendi Taldea.

Tradizio bihurtu den Kanporamartxo irteera antolatu dute Usansoloko Burtotza Mendi Taldeak eta Usansolon Euskaraz Taldeak domekarako, otsailak 8. Ibilaldia goizeko 09:00etan hasiko da, Unkina plazatik.

Urtean zehar hainbat irteera antolatu ohi ditu Usansoloko Burtotza Mendi Taldeak eta otsailean ere inguruko mendietan murgiltzeko aukera eskainiko du. Zehazki, jada tradizio bihurtu den Kanporamartxo txangoa antolatu du domekarako, otsailak 8, Usanson Euskaraz Taldearekin batera.

Parte-hartzaileak Unkina plazatik abiatuko dira 09:00etan eta hauxe da egingo duten ibilbidea: Gorosibai, Erlotxueta, Trokarro, Bekea, Basozabal, Arteta, Ordañe, Usansolo. Ostean, hamaiketakoa egongo da.

Burtotza Mendi Taldeak azaldu duenez, Kanporamartxo irteeran jan ohi den hamaiketakoa haiek eramango dute. Edozeinek parte hartu dezake irteeran baina umeak nagusi baten ardurapean joan beharko dira.


situs togel

situs toto