Laminarrietan kokatutako udal jabetzako 48 aparkaleku alokatzeko aukera dute usansolotarrek. Eskaerak egiteko epea zabalik dago abenduaren 26ra bitarte.
Usansoloko herritarrek Laminarrietan kokatutako udal jabetzako 48 aparkaleku alokatzeko aukera dute. Horretarako baldintzak onartu ditu Usansoloko Udalak eta webgunean ezagutu daitezke.
Eskaera egiteko epea zabalik dago eta abenduaren 26ra bitarte egin daiteke webgune bitartez.
Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, errentamendu-kontratua formalizatzen den egunetik hasita.




